literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Haur literatura euskaraz»
Seve Calleja

Labayru, 1994

 

Jean Elissalde «Zerbitzari» (1883-1961)

 

        Azkaindarra, 1883an jaio eta 1961ean hila, abadea, Iparraldeko hainbat aldizkaritan parte hartua, Eskualduna, Gure Herria, etab. 1936an milatik gora errefrau eta atsotitz bildu zituen Atsotitz, zuhurtitz eta Erran zahar izeneko foileto batean. Hainbat aldizkaritan ipuin biltzaile eta ikerle moduan ere nabarmendu zen.

 

        Zerrenda gehiegi ez luzatzearren Piarres Lafittek aipatzen dituen ipuin biltzaileak ekarriko ditugu [15]: Elissanburu, Etxeberri, Ghiese, Goizueta, Uranzu, Urruzuno, Antonio Zabala eta Anastasio Zatarain.

        Cerquand eta Websterrengandik hasi, Azkue eta Barandiaran gero, eta euren jarraitzaileen zerrenda emanez, hemen amaituko dugu gutxi-asko tradiziozko ipuinak batzeari, eta dagoen moduan utziz edo ikuturen batzuk eginez zabaltzeari ekin zioten pertsonaiei buruzko atala.

 

        [15] Piarres Lafitte, «Euskal Ipuinak», Euskera, 1973, 161-166 orr.

 

Bilaketa