literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Haur literatura euskaraz»
Seve Calleja

Labayru, 1994

 

Evaristo Bustinza «Kirikiño» (1866-1929)

 

        Aldizkari ezberdinetan (Euskalzale, Ibaizabal eta Euzkadi egunkaria) argitaratu zituen narrazioen bilduma diren liburu bi ezagutzen ditugu egile honenak. Lehenengo liburua, Abarrak, Bilbon agertu zen eta bigarrena Bigarren Abarrak Zornotzan, 1930ean. Biek dute egitura bera: herri kutsua duten irakurgai eta ipuin errazak, irakurlearen barre eta atsegina lortzea helburu duten irakurgai arinak. Narrazio gehienak han-hor-hemen entzundako ipuinetan edota benetan gertatu eta herriarengan errotu ziren jazoeretan oinarritzen dira. Horregatik Kirikiño maisutzat har dezakegu herri narratiba osatzean. Batzeaz gainera, arintasun eta garbitasunez janzten ditu, narraztu edo jatortasuna galdu beharrean esan daiteke aberastu eta betikotu egiten dituela.

        1966an beste edizio bat egin zen Aita Santi Onaindiaren sarrera interesgarriarekin. 1980an A. Ugarteburuk S. Onaindiaren edizioa Elkar argitaletxerako egokitu zuen («Sor» bilduma, 1. z., 1980), ikastoletako gazteentzako irakurgaitzat. Liburu amaieran Kirikiñok darabiltzan esakera jatorrenak bilduta daude irakurleek euren espresio maila aberas dezaten.

 

Bilaketa