literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Bizkaiko euskal olerkariak»
Santi Onaindia

Egilea editore, 1990

 

Alfonso Irigoien Etxebarria

(1929-....)

 

        Bilbotarra, berton jaio bait zan 1929'ko azaroaren 14'an. Ikasketa askoren artean Filosofia eta Letrak ikasi zituan, eta Filosofian Irakasle (Doktor) da Salamanka'tik. Bizitza osoa egin dau ondoren irakasten Deustu'n eta abar. Euskaltzaiña da, iñoiz bertoko idazkari be izanik. Euskal barrutian lan bikaiña burutu dau, itzez eta idatziz. Onen aldizkari «Euskera» beronen ardurapean ibilli da luzaro.

        Idazle lez, erderaz eta euskeraz, naikoa idatzi dau «Anaitasuna», «Egan» eta «Euskera» errebistetan. Garai batean, bertsolari saioak gertatu ta zuzentzen lan txalogarria egin eban.

        Olerkari zelaian be ezta jokolari txarra. Poesi liburu bi daukaz eta gai onetan sariak be jaso ditu. Azkenengo bertso liburua, «Orbel eta Orri» Euskaltzaindiaren 1980'garren urteko «Felipe Arrese Beitia» irabazi ebana dozu, urte orretan bertan Bilboko Aurezki Kutxak argitaratua.

        Idazti ontan Alfontsok patua dau lema. «Munduan beti dago —diño— / zigorra, baina, merezi gabe: / harena da esklabo, / urrunera gurarik mila naigabe». Eta ondoren, askatasun-zale, ba-dator, diñosku, «Ilun nabarra atean / gauaren beltzaz batean, / Gure gogoak izan al du / libertaterik bakean».

        Berrogetabi sonetu dira guztira, artean beste txikiño batzuk ditularik 7/5 neurrian etena ta azkena, au da, amai bardiña ondo zainduz. Irudimena ziñez daldan darabil aapaldietan zear.

        Ona bi, «Gau ta egun» eta «Bat hirutan banatzen baldin bada» deritxenak, zeuk be ao-gozatu dagizuzan.

 

                GAU TA EGUN

 

                Logura naiz nekean ariturikan,

                logura naiz ekinik ekin da ekin,

                logura naiz, logura, lotara nadin

                berebiziko loa berriturikan.

 

                Argitsu den egunak argi eta fin

                badakarte pausua gure burura,

                iratzirririk butza, gure hazkura:

                hari ta mehe dena dugun geurekin.

 

                Zeru beltzak ardura ilundu gura,

                hedaturikan loa, beti lorik lo,

                egunsentia, berriz, itsas aingura

 

                iganikako date, gogoa salbo,

                Nekatzea berriro espero dugu,

                libertatez baitate, pinpirin txalo!

 

 

                BAT HIRUTAN BANATZEN BALDIN BADA

 

                Euskal Herri gurea Trinitatea

                misterioz bezala: hiru pertsonak

                aurpegia desberdín, euskal gizonak.

 

                Nafarroa gogoan gogoz betea.

                Zuberoa Lapurdik izena alfer.

                Frantziako legean ez dira ezer,

                Atlantiko aldean sendo katea.

 

                País Vasco-Euskadi azalez eder,

                lehen hiru zirenak estatuto bat,

                badakarkigu kemen borrokarier.

 

                Etsaiak baitu mito fetitxezko bat

                orain hirutan gaude zazpitarikan.

                Guk triangulo traketsa t'euskaldunok bat.

 

        Ea onekin Irigoien be olerkari. Nor legoke prestatusunari ukoka?

 

Bilaketa