Felix Zubiaga Legarreta
(1932-....)
Ona aipu zabala artuz doakigun azken orduko olerkaria, or-emengo sariak eskuratua beintzat. Ortarako, umetatik ez eban giro txarra izan bere errian. Maiz esan oi dogu au, zera, ingurua lagungarri jakula irudimen lanerako. Eta Errigoiti'ko semea dozu Zubiaga, 1932-2-22'an jaioa.
Gazte au ikasle errimea izan jatzu. Pasiotarra, urte mordoan Euba'n daukaguna. Amaika urtetandik, au da, 1944'tik, Pasiotarren Ikastetxeetan ikasi ebazan Humanidadeak, Filosofia ta Teologia; eta geroago, 1977'an, Letrak Deustu'ko Ikastetxe Negusian. Eskola ta ikastoletako maisutzan emon dauz bere urterik erdiak.
Idatz-zale goiztar, Deustu'ko «Redención» aldizkariko Euskal Atalean egin ebazan lenengo pausoak, gero ipuin, antzerki labur eta olerkigintzan ekiñik. Iru eraotan saritua izan da. Fitxa au osotzeko eskatu neutsazan idatzitxoan, nik baiño obetoago, berak esango dausku zelako idazle bideetatik ibillia dan asieratik gaur arteraiño.
«Olerkiak irakurtea beti gustatu izan jat diraust kartan, Baina olerki barriak egiterainoko nire zaletasuna azken amarkada onetatik onakoa da. Bertso moduko nire leen-olerkiak umeentzat eginiko Pinto elebarri eta beste testo liburuetan aurkitzen dira. Nobelagintzan be sarri erabilli det errekurtso au. Ala Rh-Odolestuak, Expedientea ta Andre-tituloetan.
»Baina olerkiak egiteko zanak geroago emon eustan, azken aldietan agertu izan diran baldarkeria asko erakurri eta gero, Nik ba dot ganora hoberik eta honeek baino herriari jakinazoteko mezu bikainagorik. Horrela argitaratu neban Kuntzemendi (1981) eta 1985 Arrese ta Beita Saria dan Zure argien Kliskak eta Uraren ohikuna (1989). Beste dozenerdi bat titulu argitaratu arte ez dot etsiko, Jainkoa lagun».
Eta olerkiari buruzko oarkizun onekin amaitzen dausku. «Olerkigintzan idazten dau gehien gogoko jatazan ritmoak herrikoiak dira, alan txikitan entzuniko koplak edo bertsolarigintzako hainbat. Alan da be, olerki bakoitzak bere ritmoa behar dauelakotan nago, dala araudi batera lotua edo bere araudiko. Musika, ritmoa bai, baina muina eta bihozkera daukana. Poesia zer dan? Egilearen eskua izaki-gizakiengan idoro eta beragaz bateratsuko abes-aalegina da, besteak beste».
Esanaren eredu legez, irakur egizuz ondorengo lau lanok.
ITZAL
Itzala dabil
norbere jarrai.
Itzalak daraitso eguzkiari,
itzalak darraisku noranahi hara,
itzala diabilku salaketari,
itzalak jan baleu itzala bera!
Itzala diabilku
jarraiki gertu.
Itzala arrastan kerizpe makur,
bera edo geu gara gaizkile lapur,
ostetik diatorku edo aurrez-aur.
Itzala diabilku
jarraiki gertu.
Kainen errua jasarriz ete?
Orban baltz hori garbi daiteke?
Itzela da itzala, baltz ezinbeste,
Ilunpe-semea geuterane gaute.
Itzala dabil
norbere jarrai,
inguma norbera
ingura nahiz.
PASIONEA
Argi-semea eta
argi bera hiltean,
eguzkik arpegia
lurrikaraz lurdia
ezkutatu eban.
Burruka izugarria
hantxe gertatu zan.
Bizitza ta Erio
alkarren arerio,
bat erasotean.
Bizitza gurutzatu,
hila izan zenean,
erori zan Erio
t'ez dauka hagaitio
nausitzeko indar.
Bizitza nausitu zan
tinko koraina,
pekatuen ordaina,
ilunpeko koraina,
pekatuen ordaina,
kitua izan bait-zan.
URZULO
Zeu zaren iturri bizia baztertuz
gogozko egarria asetzeko ez diren
urzulo ahortu liluraz joatzuz
eskutik joaken ames ur bilatzen.
Zeu zaren betiko poesia itxita,
poesia ustezko t'ez uste daroen
jainkosa jausien bularren irrikaz
ederti galduen erauskin usmatzen.
Bihotza berbera ur bizi zuloa
dozuna lagata, deslaitu joatzuz
etsipen gazitan norbera t'hurkoa
itoazoz gogaituaren gogaituz.
Oi zure deiari baleutse jaramon!
«Zatoze edatera gaur nire uretik
ta diruz behartsu eta ezain zarenok
asetu zaiteze gogara dohanik».
URTEGI AHOR
Urtegi danak ahortu ondoren
igarle aizun,
herria eremuz zehar daroe
hamaika maisuk.
Herriak, egarri bai da,
ur bila dihardu
etsipenaren errogatiba
madarikatuz.
Deabruari deitzea
alper erregu:
errmu ahorrak zelan leikie
uraz erantzun?
Sinbolu barik, diabolua
daukela lagun,
ezingo zara, herri ari, osatu
horreen milagruz.
Ur bizitza zaitez itzuli,
herri penatu,
Urtzi-ren urak urtegi,
ez dira amaitu
igarle honeen jokua
galgarri jatzu.
Danok ez gaitu, egia, eritxi bat-bardiñak dardaratzen, baiña niretzat auxe da egiazko poesia: pentsamentuz labur ta zorrotz, jantziz dotore ta biotzondoz sutua. Olerkiok bada olako zerbait.