igandea, abuztuak 7
Aljeriako erretira
Duela 60 urte, 1962ko uztailaren 5ean, irten ziren Aljeriatik Frantziako azken soldaduak. Euskal Herriak zuzenki hunkitu zuen gerra izan zen hura, hainbat euskal herritar joan baitzen Frantziako Armadarekin hara borrokatzera. Eta gerraren eta hango sufrimenduaren berri eman ziguten, ipuinetan, kroniketan, artikuluetan, olerkietan. Xipri Arbelbide, Jean Louis Davant (uztailaren 5ean sortua!) eta Txomin Peillenek utzi dute hango gertakizunen eta euren bizipenen berri idatzietan. Efemeridearekin, Txomin Peillenek Idatz&Mintz aldizkariaren sepatara gisa kaleratutako Ab el Kader poema eta Jean Louis Davanten Baztergabeko urratsak, Aljeriaz liburua ixten duen 10 poemako bildumatxoa sareratu ditugu.
JUAN LUIS ZABALA: “Beldurrari beldurra dion gizarte batean bizi gara”
Berria, 2022-05-24
IGOR ESTANKONA: «Arteak ez du uzten hain erraz dominatu dezaten»
Berria, 2020-05-10
ASISKO URMENETA: “Konta dezagun gure historia, baina ez besteek nahi duten bezala: guk nahi dugun bezala”
Hitzen Uberan, 2020-05-08
Ezin(ar)en poetika bat abiatu du, baina, are aipagarriago dena, ezin(ar)en poetika hori subjektutasun jakin batetik abiatu du, euskal poesian hain jorratua ez den subjektutasun jakin batetik, emakumearenetik alegia.
Estilo eta gai anitz ukitu baditu ere, esan liteke idazkera errealista dela berea, baina ez errealitatearen erretratu huts eta gardena, ezpada subjektibitateak zipriztindua, pertsonaien pertzepzioak baldintzatua. Errealismoarekin batera baditu beste ezaugarri batzuk: jarrera kritiko bat, formarekiko kezka, gogoetarako joera eta ironiaren agerpen etengabea.
Natura jaso duen bezalaxe baitirudi jaso duela hizkera Perurenak, neke gabe, kukuak esanda, haizeak ekarrita edo errekak bustita, maisutza teknikoa hitzaren eztiak estaltzen duela. Hitzak belarrirako aukeratzen dizkigu poetak, zehatz eta aberats, kanturako diren poemetan eta halaber soilik irakurtzeko direnetan.
1592: Arnaud Oihenart jaio zen
1971: Bingen Aizkibel (Luis Gonzalez) hil zen
1921: Alexander Blok hil zen
1924: Joan Salvat-Papasseit hil zen
1935: Charlotte Perkins-Gilman hil zen
1938: Xose Luis Mendez Ferrin jaio zen
1941: Rabindranath Tagore hil zen
1955: Vladimir Sorokin jaio zen
1956: Carlos Lopes Pires jaio zen
1974: Rosario Castellanos hil zen
2007: Joao Vario hil zen
Kandelikara
Harkaitz Cano
Peru Iparragirre
Zoonomia
Nerea Arrien
Paloma Rodriguez-Miñambres
Itzalen distira
Arrate Egaña
Hasier Rekondo
Zoonomia
Nerea Arrien
Maddi Galdos Areta
Haragi hosto
Juan Ramon Makuso
Mikel Asurmendi