igandea, apirilak 27
Apirilak 29: Jon Gerediagaren Zeru-lurren liburua landuko dute apirilaren 29an (asteartea) 18:30ean Leioako irakurle taldean.
Apirilak 29: Mikel Tabernak Arkanbele kantak poema liburuan oinarritutako solasaldia egingo du apirilaren 29an (asteartea) 19:00etan Atarrabiako Lapiko gunean, Karrikaluze elkartearen irakurle taldeak antolaturik.
Apirilak 29: Bea Salaberri Mesfida zaitez nobelari buruz arituko da eleketan apirilaren 29an (asteartea) 19:30ean Getxon, irakurle taldean.
Apirilak 30: Uxue Alberdi hizlari dela Hetero liburuari buruz arituko dira apirilaren 30ean (asteazkena) 18:30ean Ortzaizeko Menta liburudendan. Azokaroa.
Lazarragaren Eskuizkribua
21 urte joan dira Joan Perez Lazarragakoaren eskuizkribua aurkeztu zitzaigunetik. Deskubrimendu liluragarria, euskal literaturari izen berri eta indartsu bat ekarri zion. 1605eko apirilaren 11 batez hildako Lazagarrako jaunaren eskutik iritsi zitzaizkigun testu eta poemek beste ikuspuntu bat ere erantsi zioten ponte-usain handixkoa izan duen gure literaturaren historiari. Koldo Mitxelena Kulturuneak guztion eskura, sarean jarri zuen testuaren faksimilea, eta Armiarmak haren transkripzioa ere eskaini zuen.
Amaia Alvarez Uria: «Euskal literaturaren sisteman eztabaida piztu nahi du 'Zuzi iraxegia'-k»
Argia, 2025-04-20
Nerea Loiola Pikaza: «Ipuinak sortzen jarraitzen du nigandik harago»
Berria, 2025-04-20
Hasier Larretxea: «Beharrik gauzak garbi nituela, eta ttiki-ttikitatik garbi jakin nuela zer nahi nuen, zerk erakartzen ninduen»
Argia, 2025-04-13
Testua obra estetiko konplitua bezala aurkeztu izan digu beti. Bere poemak, eta baita liburuak ere, sistema koherenteak dira, perfekzio batean eskaintzen zaizkigu. Edonoizko fasetakoak direla, inkonfundibleak ez ezik balio absolutuko poemak ditugu bereak.
Sarrionandiaren obra osoari darion malenkonia ez da malurazko dorre pertsonala, uko egiten dio biktimismoari, sentsibilitate kolektibo bat ordezkatzen duelako bere oinazean. Tristetasunaren ganduaren ostean itsasoa ageri da beti, berriaren eta iraunkorraren eredu, bidaia, abentura, borroka eta askatasunaren leku mitikoa.
Giza izatearen zergatiaz galdetzen du, kexu eta samina adieraziz; kezka orokor horrek hainbat adar hartzen ditu gero, abstrakzioaren bitartez poema erlijiosoak egiteko, edo konkrezioaren bidez euskal gizartearekiko ezinegona azaltzeko.
1845: Jose Mendiage jaio zen
1848: Marzelino Soroa jaio zen
1887: Toribio Etxebarria jaio zen
1995: Itziar Ugarte Irizar jaio zen
2004: Eider Rodriguezen Eta handik gutxira gaur ipuin liburua argitaratu zen
1759: Mary Wollstonecraft jaio zen
1882: Jessie Fauset jaio zen
1882: Ralph Waldo Emerson hil zen
1904: Cecil Day-Lewis jaio zen
1920: Edwin Morgan jaio zen
1929: Gilbert Sorrentino jaio zen
1932: Hart Crane hil zen
1937: Antonio Gramsci hil zen
1941: Aminata Sow Fall jaio zen
1945: August Wilson jaio zen
1972: Gabriel Ferrater hil zen
1995: Willem Frederik Hermans hil zen
2003: Dorothee Solle hil zen
2020: Eavan Boland hil zen
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Nagore Fernandez
Zero
Aitor Zuberogoitia
Jon Jimenez
Hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Paloma Rodriguez-Miņambres
Simulakro bat
Leire Ugadi
Mikel Asurmendi
Ezinezkoaren alde
Iņigo Martinez Peņa
Mikel Asurmendi