astelehena, ekainak 30
Uztailak 3: Oier Guillan antzerkilariak Aztitza aurkeztuko du uztailaren 3an (osteguna) 19:00etan Oiartzungo Post-Etxea eta Ehuntze espazioetan, 19:00etan. Ekitaldia Loaren defentsan piezarako Ananda Berasartek egindako argazkien proiekzio musikatuarekin hasiko da, Post-Etxea espazioan. Ondoren, Ainhoa Alberdik butoh dantzarekin lotuko ditu kaletik bi espazioak. Azkenik, Ehuntze espazioan egileak irakurketa dramatizatua egingo du, Imanol Ubedak sortutako Aztia antzezlaneko kanta batzuen bertsio akustikoez lagunduta.
Euskarazko liburu eta disko azoka Ziburun
6. euskal disko eta liburu azoka antolatu dute ekainaren 7an (larunbata) Ziburun. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte Ziburuko herriko plaza gure literaturako nobedade eta lanez mukuru egonen da. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 nobedade batuko dira Baltsan elkarteak eta Argia aldizkariak antolaturik, aurten ere Susa literatura argitaletxea Euskal Herriko beste hainbatekin batera Ziburuko azokan izanen da.
Joxe Austin Arrieta: «Memoria-ariketa da Palinpsestoa, ahal izan dudan zorrotzena eta zintzoena»
Argia, 2025-06-15
Miren Agur Meabe: «Igual egin ahalko nuke nobela konbentzionalago bat, baina hori egin behar al da?»
Berria, 2025-06-15
Amaiur Epher: «Galdera da lan batek noiz balio digun, ez geuk distira egiteko, baizik eta kolektibo gisa»
Argia, 2025-06-08
Esan daiteke emozioek zeharkatzen dutela idazle honen obra alderik alde eta amodioak, desamodioak, desirak, ametsek, etsipenek, konpromiso politikoak... presentzia erabatekoa dutela bere lanetan.
Amaia Lasaren poesia fundazionala da, gerora garatu den emakumezkoen literatura baten aldarria, laudorio faltsu guztien dekoratua suntsitzeko behar zen aurreneko mailukada. Bera da gure literaturaren lehen emakumea, berak dakarrelako lehenengoz emakumea gure letretara.
Gai berritzearekin batera teknika berritze handi bat ekarri zuen Saizarbitoriak, Europako literaturan indarrean zebiltzan joera berrien eraginez; teknika berritze hau ez da baliabideen erakuspen hutsa, baizik eta belaunaldi berri baten kezkak bere modu literario egokienean emateko ahalegina.
1914: Xabier Peņa jaio zen
1934: Domingo Agirreri omenaldi egin zioten Ondarroan
1979: Jon Oņatibia hil zen
1998: Jon Etxaide hil zen
1862: Hugoren Les miserables nobelaren azken zati biak argitaratu ziren
1911: Czeslaw Miloscz jaio zen
1932: Mongo Beti jaio zen
1936: Assia Djebar jaio zen
1939: Jose Emilio Pacheco jaio zen
1953: Elsa Beskow hil zen
1959: Jose Vasconcelos hil zen
1959: Reinaldo Ferreira hil zen
1984: Lillian Hellman hil zen
2005: Christopher Fry hil zen
Izena eta izana
Jon Gerediaga
Asier Urkiza
Olatuak sutzen direnean
Haritz Larraņaga
Joxe Aldasoro
Bisita
Mikel Pagadi
Mikel Asurmendi
Eresia
Goiatz Labandibar
Nagore Fernandez
Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren
Mikel Asurmendi
2025 Ekaina
Euskarazko liburu eta disko azoka Ziburun
Euskal poetak eta artistak Arestiren omenez
2025 Maiatza
Oier Guillanen idazketa laborategia, antzerkiaren abaroan eta zerbitzura
Emakumeei lotutako rolen zama, Agurtzane Intxaurragaren lumatik
Manifestua Literaturiako eszenatik
Ane Zubeldia Magriņáren lehenengo poema liburua