larunbata, azaroak 14
Azaroak 14: Karmele Jaio Maitasun kapitala liburuari buruz arituko da Mari Jose Olaziregirekin lehenik eta Nafarroako irakurketa klubetako kideekin gero azaroaren 14an (larunbata) 11:00etatik aurrera Iruņean, Nafarroako liburutegian.
Azaroak 17: Juan Luis Zabalaren Dimisioa liburua izango dute mintzagai azaroaren 17an (asteartea) 18:30ean Zallako Crisol aretoan. Zallako irakurle taldea.
Azaroak 17: Itziar Ugarte Urizar eta Beņat Sarasola Santamaria Egunen alde zuria nobelari buruz solasean arituko dira azaroaren 17an (asteartea) 19:00etan Donostiako San Jeronimo liburutegi nagusian. Literaktum.
Azaroak 17: Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak Xalbador bat bateko mirakulua emanaldia eskainiko du azaroaren 17an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Bilbo Zaharra euskaltegiak Lazkao Txiki eta Xalbadorren omenez antolatutako egitarauan.
Azaroak 18: Aintzane Usandizagak Esadazu gezurra liburua aurkeztuko du azaroaren 18an (asteazkena) 11:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.
Azaroak 23: Itziar Ugarte Irizarrek Egunen alde zuria aurkeztuko du azaroaren 23an (astelehena) 11:30ean Donostiako plaza berriko liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Susa literatura.
Azaroak 24: Arantza Urretabizkaia, Yolanda Arrieta eta Mari Luz Esteban Zahartzeko manerak euskal literaturan gaiari buruz solasean arituko dira azaroaren 24an (asteartea) 18:00etan Larrabetzuko Gure Etxea jubilatuen egoitzan.
Azaroak 26: Iosune de Goņik hutsak gure izena ahoskatu zuenean erakusketa jarriko du azaroaren 13tik 28ra, Iruņeko El vivero de ideas espazioan, eta tartean, azaroaren 26an (osteguna) liburuaren aurkezpena egilearekin eta Olaia Garaialde kazetariarekin.
Iosune de Goņiren poema-liburu berria
Islandiarako bidaia baten ondoren onduta poema-liburua da hutsak zure izena ahoskatu zuenean. Islandiaren unibertso zehatza topatuko du, haren geologia eta mitologia, guztiz ulertzea ezinezkoa den zerbaiten presentzia konstantea. Gizatiarra eta ez gizatiarra nahasita dakartza poeta burlatarrak, izendatu daitekeenaren eta ezin daitekeenaren arteko hibridazioan, lau bidaideren arteko harremanak eta inguratzen dituzten landaeredia, animaliak, irudiak saretuta. Iosune de Goņiren hirugarren poema-liburua, Susa argitaletxearekin eman du argitara.
Ruben Sánchez Bakaikoa: «Pertsona batzuek gizakiak beste maite dituzte beren maskotak; humanoideekin ere gertatuko da hori»
El Correo, 2026-11-07
Katixa Agirre: «Alava espioitza sareko kide gehienak ez ziren erori»
Gara, 2026-11-01
Oihana Arana: «Horretarako gorputzaldia baldin badut, edonon topa dezaket poesia»
Berria, 2026-10-07
Maitasun galduaren poeta dugu Nemesio Etxaniz, eta bere malkoak, inozoaren muga arriskutsu horretan baldin badago ere, hunkitu egiten gaitu, frustrazioa molde dotorean ematen dakielako.
Zein dira Mikel Lasaren poesiaren bereizgarriak? Hitzen aukeraketa sotil, zehatza; nostalgiaz zipriztindutako jarrera malenkoniatsua; sentsualtasun fin bat, moraltasunaren zama astunaz gabetua; errealitate hurbil eta konkretua, gauzak berak hartzea gaitzat; kulturalismoa, Europako joera eta jarrera berriak txertatzea gure literaturan.
Irigarayren poemak gure izatearen oroititzak dira, bai, baina etorkizunari buruz egiten du poetak hasperen. Bere obran nostalgiak ez du gibelera jotzen. Gure herria "edozein haizeren menpeko" nahi ez duenaren mindura du.
1929: Alfontso Irigoien jaio zen
1964: Antxon Gomez jaio zen
2018: Xalbador Garmendia hil zen
1825: Jean Paul hil zen
1831: Friedrich Hegel hil zen
1851: Melvilleren Moby-Dick argitaratu zen
1877: René de Clercq jaio zen
1878: Leopold Staff jaio zen
1893: Carlo Emilio Gadda jaio zen
1907: Astrid Lindgren jaio zen
1910: Norman MacCaig jaio zen
1913: Marcel Prousten Du côté de chez Swann nobela argitaratu zen
1916: Saki (Munro) hil zen
1950: Orhan Veli Kanik hil zen
1997: Alba de Cespedes hil zen
2011: Franz Josef Degenhardt hil zen
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miņambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
2026 Azaroa
Iosune de Goņiren poema-liburu berria
Su txiki bat ETAko emakumeen irudiaz Lisipe bilduman
2026 Urria
Nerea Ibarzabalen Bar Gloria edo etxetik kanpo bizitzearen kezkak
Armiarma.eus eta Wikipedia elkarlanean
Miren Amurizaren Pleibak liburuari buruz Plaz! bideopodcastaren lehen saioan
Maialen Berasategi Catalánen Erreplika
2026 Ekaina