literaturaren zubitegia

1.102 idazle / 5.243 idazlan
7.843 esteka / 6.450 kritika / 1.828 aipamen / 5.576 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

ostirala, maiatzak 9

HITZORDUAK

Maiatzak 14: Iratxe Ormatza idazlearekin Printzak begietan ipuin liburuaz berba egiteko elkartuko dira maiatzaren 13an (asteartea) 19:00etan Abadiņoko kultur etxean.

Maiatzak 15: Iņaki Petxarromanen Lehendakariaren alaba solasgai izanen dute maiatzaren 15ean (ortzeguna) 19:30ean Iruņeko Zaldiko Maldiko elkarteko irakurle taldean.

Maiatzak 20: Eneko Bidegain idazlearen Bichta Éder nobelari buruz arituko dira maiatzaren 20an (asteartea) 19:00etan Bilboko Biran.

Maiatzak 21: Ane Zubeldia Magriņák kontra poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 21ean (asteazkena) 11:30ean Donostiako liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Susa. Azalaren egilea Clāudia Borrās da.

EMAILUA

Agur Itxaropena
Lerro hauek idazten ari naizenean, oraino, egiteke dago Itxaropena editorialaren historia. Batzuetan inprimategi gisa, beste batzuetan argitaletxe gisa egin du lan Itxaropenak. Bera izan da orduko euskaltzaleentzat arnasbide ia bakarra, batez ere 1952an ŦKuliska Sortaŧ bilduma sortu zuenetik. Horrela idatzi zuen Joan Mari Torrealdaik Artaziak Euskal liburuak eta Francoren zentsura liburuan, Itxaropena argitaletxe eta inprimategiari eskainitako kapituluan.

Kuliska Sorta

1952ko urtarrilean, Kuliska Sorta bilduma abiatu zuen Itxaropena argitaletxeak Zarautzen, Patxi Unzurrunzaga editore zuela. 1952tik 1973ra argiratutako liburu guztien zerrenda eman genuen Kuliska Sortaren 50. urteurrenean, Emailuotan.
harri eta herri kuliska sorta

2025ko udaberrian itxita

Aspaldi honetan inprimategi bezala lanean gogotsu aritu dira Itxaropenan. Euskal literaturari zerbitzu ugari eskainiz, eta inprimatu duten azken euskal liburua George Orwell idazlearen Lur jota Parisen eta Londresen izan da, Igela argitaletxeak plazaratu duena. Susa literatura argitaletxeak ere hainbat liburu argitaratu ditu urteotan Zarautzen, eta harreman polita izan du argitaletxe izandako inprimategi historikoarekin. Atsekabez idazten dugu bere itxieraren berria, orain arte euskal literaturari egindako ekarpena nabarmenduz, eta garai bateko liburu saila gogora ekarriz. Eskerrik asko guztiagatik.

SOLASEAN

Amaia Alvarez Uria: «Euskal literaturaren sisteman eztabaida piztu nahi du 'Zuzi iraxegia'-k»
Argia, 2025-04-20

Nerea Loiola Pikaza: «Ipuinak sortzen jarraitzen du nigandik harago»
Berria, 2025-04-20

Hasier Larretxea: «Beharrik gauzak garbi nituela, eta ttiki-ttikitatik garbi jakin nuela zer nahi nuen, zerk erakartzen ninduen»
Argia, 2025-04-13

IDAZLEEZ ARI

Karlos Linazasoro

Linazasoro idazle umoregilea da, baina esan behar umorea berezia duela, sakonekoa azalekoa bainoagoa. Pentsatzera bultzatzen du, gogoeta egitera, hausnarketa gauzatzera.      

Amaia Lasa

Amaia Lasaren poesia fundazionala da, gerora garatu den emakumezkoen literatura baten aldarria, laudorio faltsu guztien dekoratua suntsitzeko behar zen aurreneko mailukada. Bera da gure literaturaren lehen emakumea, berak dakarrelako lehenengoz emakumea gure letretara.      

Luigi Anselmi

Dotore ageri zaigu jarreretan, kultista hitzen hautuan, klasikozalea idazkeran. Ezaugarri hauetaz gainera, bere poesiaren bigarren ildo nagusia piztiek markatua da, bere zoo ilogiko, bai, baina sinbolikoak.      

Efemerideak

2005: Begoņa Bilbao hil zen

 

1805: Friedrich von Schiller hil zen

1860: James Matthew Barrie jaio zen

1883: Jose Ortega y Gasset jaio zen

1895: Lucian Blaga jaio zen

1896: Austin Clarke jaio zen

1923: Carlos Bousoņo jaio zen

1945: Gamal al-Ghitani jaio zen

1950: Jorie Graham jaio zen

1951: Joy Harjo jaio zen

1976: Jens Bjorneboe hil zen

1977: James Jones hil zen

1981: Nelson Algren hil zen

Bilaketa