igandea, azaroak 15
Azaroak 17: Juan Luis Zabalaren Dimisioa liburua izango dute mintzagai azaroaren 17an (asteartea) 18:30ean Zallako Crisol aretoan. Zallako irakurle taldea.
Azaroak 17: Itziar Ugarte Urizar eta Beņat Sarasola Santamaria Egunen alde zuria nobelari buruz solasean arituko dira azaroaren 17an (asteartea) 19:00etan Donostiako San Jeronimo liburutegi nagusian. Literaktum.
Azaroak 17: Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak Xalbador bat bateko mirakulua emanaldia eskainiko du azaroaren 17an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Bilbo Zaharra euskaltegiak Lazkao Txiki eta Xalbadorren omenez antolatutako egitarauan.
Azaroak 18: Aintzane Usandizagak Esadazu gezurra liburua aurkeztuko du azaroaren 18an (asteazkena) 11:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.
Azaroak 23: Itziar Ugarte Irizarrek Egunen alde zuria aurkeztuko du azaroaren 23an (astelehena) 11:30ean Donostiako plaza berriko liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Susa literatura.
Azaroak 24: Arantza Urretabizkaia, Yolanda Arrieta eta Mari Luz Esteban Zahartzeko manerak euskal literaturan gaiari buruz solasean arituko dira azaroaren 24an (asteartea) 18:00etan Larrabetzuko Gure Etxea jubilatuen egoitzan.
Azaroak 26: Iosune de Goņik hutsak gure izena ahoskatu zuenean erakusketa jarriko du azaroaren 13tik 28ra, Iruņeko El vivero de ideas espazioan, eta tartean, azaroaren 26an (osteguna) liburuaren aurkezpena egilearekin eta Olaia Garaialde kazetariarekin.
Iosune de Goņiren poema-liburu berria
Islandiarako bidaia baten ondoren onduta poema-liburua da hutsak zure izena ahoskatu zuenean. Islandiaren unibertso zehatza topatuko du, haren geologia eta mitologia, guztiz ulertzea ezinezkoa den zerbaiten presentzia konstantea. Gizatiarra eta ez gizatiarra nahasita dakartza poeta burlatarrak, izendatu daitekeenaren eta ezin daitekeenaren arteko hibridazioan, lau bidaideren arteko harremanak eta inguratzen dituzten landaeredia, animaliak, irudiak saretuta. Iosune de Goņiren hirugarren poema-liburua, Susa argitaletxearekin eman du argitara.
Ruben Sánchez Bakaikoa: «Pertsona batzuek gizakiak beste maite dituzte beren maskotak; humanoideekin ere gertatuko da hori»
El Correo, 2026-11-07
Katixa Agirre: «Alava espioitza sareko kide gehienak ez ziren erori»
Gara, 2026-11-01
Oihana Arana: «Horretarako gorputzaldia baldin badut, edonon topa dezaket poesia»
Berria, 2026-10-07
Une bakoitzeko egoeraz jabetu gaitezen beharrezkoak diren mugimendu, begiraden norabide, usain eta argi tonuak emanak zaizkigu. Protagonisten arnasa sentitzen dugu. Guztia dago gure zentzu lokartuak atezuan mantentzen dituen estridentziarik gabeko mihise eder baten zerbitzura.
Linazasoro idazle umoregilea da, baina esan behar umorea berezia duela, sakonekoa azalekoa bainoagoa. Pentsatzera bultzatzen du, gogoeta egitera, hausnarketa gauzatzera.
Didaktismotik zuhurki urrundua eta hala ere munduaren ikuspegi etikoa txertatuz, inozokeriari aurre egiten dio poetak bizitzaren mikatzak ezkutatu gabe. Plazer eta hausnarketa bihurtzen du hitzen jolasa Juan Kruz Igerabidek.
1930: Jose Mari Satrustegi jaio zen
1950: Juan Martin Elexpuru jaio zen
1998: Federiko Krutwig hil zen
1830: Stendhalen Le Rouge et le Noir argitaratu zen
1862: Gerhart Hauptmann jaio zen
1886: Baldomero Fernandez Moreno jaio zen
1887: Marianne Moore jaio zen
1910: Wilhelm Raabe hil zen
1913: Arthur Haulot jaio zen
1916: Henryk Sienkiewicz hil zen
1920: Gesualdo Bufalino jaio zen
1922: Giorgio Manganelli jaio zen
1924: La Revolution surrealiste aldizkaria argitaratu zen
1930: J.G. Ballard jaio zen
1969: Ignacio Aldecoa hil zen
2003: Mohamed Xukri hil zen
2010: Edmond Amram El Maleh hil zen
2014: Leslie Feinberg hil zen
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miņambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
2026 Azaroa
Iosune de Goņiren poema-liburu berria
Su txiki bat ETAko emakumeen irudiaz Lisipe bilduman
2026 Urria
Nerea Ibarzabalen Bar Gloria edo etxetik kanpo bizitzearen kezkak
Armiarma.eus eta Wikipedia elkarlanean
Miren Amurizaren Pleibak liburuari buruz Plaz! bideopodcastaren lehen saioan
Maialen Berasategi Catalánen Erreplika
2026 Ekaina