literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

larunbata, apirilak 20

HITZORDUAK

Apirilak 22: Itxaro Bordaren Itzalen tektonika poema liburu berria aurkeztuko da apirilaren 22an (astelehena) 11:30ean Donostiako Konstituzio plazako liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.

Apirilak 22: Miren Agur Meabe idazlearekin Itzulerak nobela aztergai izango dute apirilaren 22an (astelehena) 18:00etan Igorreko kultur etxean. Gidaria: Esti Vivanco.

Apirilak 23: Harkaitz Cano izango da Liburu eguneko azokako idazle gonbidatua, eta apirilaren 23an (asteartea) 12:00etan Itziar Ugartek elkarrizketa egingo dio jendaurrean, eta ondoren liburuak saltzen izango da Donostiako Gipuzkoa plazan.  

Apirilak 23: Jon Alonso idazlea Carvalho Euskadin nobelari buruz arituko da solasean apirilaren 23an (asteartea) 18:30ean Donostiako Martuteneko auzoko Etxarrienen. Gidaria: Juan Luis Zabala.

Apirilak 23: Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa liburuari buruz berbetan arituko dira apirilaren 23an (asteartea) 18:30ean Leioako liburutegiko irakurle klubean.

Apirilak 24: Mikel Tabernak Arkanbele kantak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Joseba Irazokirekin apirilaren 24an (asteazkena) 18:30ean Leitzako herri aretoan.

Apirilak 24: Goizalde Landabasok eta Garazi Goia idazleek idatzitako 1362km euri liburuaz arituko dira apirilaren 24an (asteazkena) 19:00etan Elgoibarren, Epeletan irakurle taldean.

Apirilak 25: Jon Benito idazlea bertan dela Lagun minak liburua hartuko dute hizketa gai apirilaren 25ean (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian. Gidaria: Uxue Alberdi.

[hitzordu guztiak ikusi]

EMAILUA

Itxaro Bordaren Itzalen tektonika poema liburu berriko lau poema irakurgai
Lurrikara baten dardara dakar Itzalen tektonika izeneko Itxaro Bordaren poema liburu berriak. Garai izugarri baten ikarak, poetaren paseoak eta desirak adinik ez duela ospatzen duten lerroak. Argitasunaren ehundurak eta larruaren hedadurak. Astelehenean aurkeztuko dugu, 11:30ean, Donostiako Konstituzio plazako liburutegian, eta aurrerapen bat jarri dugu sarean irakurgai.
itzalenteknonika

SOLASEAN

Jasone Osoro: «Zaurgarri agertzeak indartsu egin nau»
Berria, 2024-04-11

Jon Alonso: «Ez naiz gauza izan nobela hau idazteko gaur egun arte»
Gara, 2024-04-03

Ernesto Prat Urzainki: «Sumatzen da landa eremuko nobela beltza hiritik idatzia dagoenean»
Gara, 2024-04-01

IDAZLEEZ ARI

Joan Mari Irigoien

Bitasuna da Irigoienen lanetako ezaugarri nagusia; kontrasteen gainean eraikitzen dira istorioak eta pertsonaiak: lurra eta airea, karlistak eta liberalak, haragia eta izpiritua... Kontrakotasun horiek ez dira aurkarien artean bakarrik gertatzen, askotan baita pertsonaia baten barnean ere.      

Juanjo Olasagarre

Sorterriak ez du zertan izan behar, bortxaz, herri-minezko laudorioak eskaintzen zaizkion paradisu galdua, edo pintoreskismoa egiteko aitzakia. Hori, Olasagarreri esker dakigu.      

Uxue Apaolaza

Pertsonaiak izaera sozialaren eta norbanakoaren nortasunaren arteko tenkan bizi dira. Izaera sozialaren presioak estetikaren menera mugitzera bideratzen ditu eta bestetik, norbanakoaren nortasun horrek antiestetikaren mundurantz lerratzen ditu pertsonaiak.      

Efemerideak

1806: Juan Ignazio Iztueta Inkisizioaren Logroņoko kartzelara eraman zuten

1970: Jose Luis Padron jaio zen

1981: Uxue Apaolaza jaio zen

2001: Harkaitz Canoren Norbait dabil sute eskaileran poema liburua argitaratu zen

2007: Beņat Sarasolaren Kaxa huts bat poema liburua argitaratu zen

 

1841: Poeren Murders in Rue Morgue argitaratu zen

1868: Charles Maurras jaio zen

1894: Martinus Nijhoff jaio zen

1912: Bram Stoker hil zen

1913: Apollinaireren Alcools argitaratu zen

1940: Jan Cremer jaio zen

1942: Arto Paasilinna jaio zen

1970: Paul Celan hil zen

1976: William Sansom hil zen

1982: Archibald MacLeish hil zen

1991: Sean O'Faolain hil zen

Bilaketa