literaturaren zubitegia

1.064 idazle / 5.124 idazlan
7.830 esteka / 6.325 kritika / 1.828 aipamen / 5.568 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

ostirala, maiatzak 17

HITZORDUAK

Maiatzak 17: Iban Zalduak Ipuina engainua da  irakurraldi musikatua egingo du Mice musikariarekin maiatzaren 17an (ostirala) 19:00etan Urruņako Berttoli elkartean. Azokaldia.

Maiatzak 17: Maialen Hegi-Luku idazlea Girgileri Anderea liburuari buruz mintzatuko da maiatzaren 17an (ostirala) 19:030ean Larzabaleko Ezpeletenean. Baipeleteneko irakurle kluba.

Maiatzak 19: Iņigo Astiz eta Eņaut Elorrietak Gabriel Arestiren kantuak eta poemak biltzen dituen Enplego zoriontsuago bat emanaldia eskainiko dute maiatzaren 19an (igandea) 18:00etan Oiartzungo Landetxe kultur aretoan.

Maiatzak 22: Silvia Federici idazleak eta Amaia Astobiza Uriarte itzultzaileak Hitzak palmondo liburu berezia aurkeztuko dute Begonia Santa Cecilia margolariarekin maiatzaren 22an (asteazkena) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean. Aurkezlea: Txalaparta argitaletxeko Garazi Arrula.

Maiatzak 23: Xamar idazleak Bizi aroak herri kultura saiakera berria aurkeztuko du jendaurrean maiatzaren 23an (osteguna) 18:30ean Agoitzen, Euskararen etxean.

Maiatzak 23: Jon Alonso idazleak Amaiur bat urtero aurkeztuko du maiatzaren 23an (ortzeguna) 19:30ean Aldudeko liburutegian. Baigorri Aldude Ortzaizeko irakurle taldeak antolaturik.

Maiatzak 27: Silvia Federici idazleak eta Amaia Astobiza Uriarte itzultzaileak Hitzak palmondo liburu berezia aurkeztuko dute Begonia Santa Cecilia margolariarekin maiatzaren 27an (astelehena) 19:00etan Gasteizko Artium museoan. Aurkezlea: Txalaparta argitaletxeko Garazi Arrula.

EMAILUA

Iņigo Astizen lehenengo ipuin liburua
Opari osagabe baten oroitzapena, hildakoen ilarak eta hiltzaileenak, Lizasoko komuna eta haren itzalean hartutako bainua, biribilguneen utopikoak, gazte bat pintadak garbitzen, andre bat katu baten marruen eta amaren azken egunen artean, sasoiz kanpoko norbaiten itzulera, infinitura multiplikatutako tximinoak, balizko pailazo bat, txanpon-makinen zarata eta hondoko konplizitatea, une batez den-dena geratu uste izan zuen isiltasun bat. Giroz, garaiz eta tonuz, eremu zabal bat bildu du Iņigo Astizek bere lehen narrazio bilduman. Aro bakoitzean jendeak elkarri eusteko botatzen dituen sokez ari da, komunikazioaz eta haren faltaz, eraikuntza historiko, politiko, kulturalen alde makurraz zein absurdoaz. Argitasunez eta ironiaz, soiltasunez eta saturazioz, bizidun ororen orekari urratsak datoz kontakizunotan. Osorik irakur dezakezue sarean.
Monogamoak - Iņigo Astiz - altuan

SOLASEAN

Daniel Landart: «Gero eta argiago ikusten genuen euskaldunak gutxiengoan sartzen ari ginela Euskal Herrian»
Berria, 2024-04-28

Bea Salaberri: «Niretzat, jaso dudana itzultzeko molde bat da idaztea»
Berria, 2024-04-27

Jasone Osoro: «Zaurgarri agertzeak indartsu egin nau»
Berria, 2024-04-11

IDAZLEEZ ARI

Mikel Lasa

Zein dira Mikel Lasaren poesiaren bereizgarriak? Hitzen aukeraketa sotil, zehatza; nostalgiaz zipriztindutako jarrera malenkoniatsua; sentsualtasun fin bat, moraltasunaren zama astunaz gabetua; errealitate hurbil eta konkretua, gauzak berak hartzea gaitzat; kulturalismoa, Europako joera eta jarrera berriak txertatzea gure literaturan.      

Omar Nabarro

Gure historia modernoaren pairatzaile dugu poeta hau, inozentzia, hemen, orain, krimen bat balitz bezala. Baina, zorionez, ezin izan du ito barruan daraman lirikoa. Bai baitu bere poesiak historikotasun honetaz sakonagoko elementu bat, etenik ez daukana bere poema liburu guztietan, hiriaren gogortasun fisiko eta espiritualari kontrajartzen zaiona: ura, euria, itsasoa, likidotasuna.      

Luigi Anselmi

Dotore ageri zaigu jarreretan, kultista hitzen hautuan, klasikozalea idazkeran. Ezaugarri hauetaz gainera, bere poesiaren bigarren ildo nagusia piztiek markatua da, bere zoo ilogiko, bai, baina sinbolikoak.      

Efemerideak

1823: Juan Bautista Agirre hil zen

1936: Jazinto Karraskedoren Gari usaia antzezlana mustu zen

1971: Esther Extremera jaio zen

2023: Joan Mari Irigoien hil zen

 

1845: Jacint Verdaguer jaio zen

1866: Erik Satie jaio zen

1873: Dorothy Miller Richardson jaio zen

1889: Alfonso Reyes jaio zen

1936: Lars Gustafsson jaio zen

1944: Milena Jesenska hil zen

1949: Bela Balazs hil zen

1978: Armin T. Wegner hil zen

2007: Nakulan hil zen

2009: Mario Benedetti hil zen

Bilaketa