literaturaren zubitegia

1063 idazle / 5.083 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

Literaturaren Zubitegia

Euskal literaturaren amaraunean puntu batetik besterako bidea egiteko gunea da hau, Literaturaren Zubitegia.

Idazleetatik abiatuz, elkarrengana eta haien lanetara eta elkarren lanetara zubiak eraiki ahal izateko gunea.

Idazleen gunea da, idazleen arabera antolatua datorrelako gunea. Baina bada, era berean, haien lanarena ere, idazleek sortu dituzten lanetara iritsi ahal izateko zubi ere badelako.

Idazlea eta idazlana bere literaturaren testuinguruan osatzen da, ordea, eta, asmo horrekin, hainbat esku-liburutan, aldizkaritan eta bestelako literatur lanetan idazleei buruz esan eta idatzi dena ere jaso dugu. Izan ere, idazleak idatzi dituenek eta idazleaz idatzi direnek, autorearen aurkia eta ifrentzua bailiran, irudi osoa egiteko bidea ematen digute-eta.

Era berean, Armiarmak literatura sarean josteko dakarren ildoari jarraituz, idazlanekiko erreferentziak, kritikak eta on-line dauden testuekiko loturak bildu nahi izan ditugu.

Hori guztiori, azkenik, gure literaturaren eguneroko hainbat elementurekin osatzen joan nahi dugu, eta gune honetara ekartzen ahaleginduko gara literaturaren inguruko albisteak, elkarrizketak, agenda...

Literaturaren poliedroak eskaintzen dituen hainbat aurpegitatik, literaturaren amaraun ahalik eta josiena ehundu dezagun.

Efemerideak

1845: Jose Mendiage jaio zen

1848: Marzelino Soroa jaio zen

1887: Toribio Etxebarria jaio zen

1995: Itziar Ugarte Irizar jaio zen

2004: Eider Rodriguezen Eta handik gutxira gaur ipuin liburua argitaratu zen

 

1759: Mary Wollstonecraft jaio zen

1882: Jessie Fauset jaio zen

1882: Ralph Waldo Emerson hil zen

1904: Cecil Day-Lewis jaio zen

1920: Edwin Morgan jaio zen

1929: Gilbert Sorrentino jaio zen

1932: Hart Crane hil zen

1937: Antonio Gramsci hil zen

1941: Aminata Sow Fall jaio zen

1945: August Wilson jaio zen

1972: Gabriel Ferrater hil zen

1995: Willem Frederik Hermans hil zen

2003: Dorothee Solle hil zen

2020: Eavan Boland hil zen

Bilaketa