literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.110 idazlan
7.824 esteka / 6.299 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

JOXE MANTEROLA (1849 - 1884)

 

        BIZITZA

        Donostiakoa. Gizon apala eta langile porrokatua. El Diario de San Sebastián egunkariaren zuzendari. Donostiako Institutoan irakasle eta Donostiako udaleko liburutegiko arduradun. Euskaltzale fina. Euskal Herriari Foruak kendu zizkiotenean protesta egin zuelako, Institutoko irakasletza kendu egin zioten, eta bi hauzi jasan behar izan ziouen. Oso gazterik hil zen, lanaz ahiturik, 35 urte zituela.

 

        IDAZLANA

        —Cancionero Vasco. 1877-1880 bitartean argitaratu zuen. Euskal poesiaren antologia. Bere garairako lan handia eta inportantea. Sasoi hartako eta aurreko batzuren lanak biltzen ditu.

        —Euskalerria aldizkaria. 1880an hasi zen, eta Manterola hil ondoren urte asko iraun zuen: 1918. urtera arte. Aldizkari honek, orduko euskal idazle eta intelektualak elkartu zituen.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Hemen ez dugu aipatzen Manterola euskal idazle bezala. Bertsotan lan batzu eginda dauzka, baina obra apartekorik ez zuen egin euskaraz. Batez ere, Euskal Herriko idazleen elkartzaile bezala aipatu nahi dugu Manterola. Sakabanaturik zebiltzan idazleak bereganatuz eta askoren euskal kezkak bilduz. Foruak galdu ondoren sortu zen euskal mugimenduaren eragile eta batzaile izan zen. Euskal letrei laguntza handia eman zien; batez ere poemagintzari; lehendabizi bere aurreko eta bere garaiko literatur idazlana bilduz, eta Euskalerria eta «lore-jokuen» bitartez euskal idazle berriak sortuz, gero.

 

Bilaketa