literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002

 

        Haranburu saratarrarenaren Debocino escuarra mirailla eta oracioneteguia (Bordele, 1635), halere, aldaketaren beste urrats bat ematera etorri zen eta, bereari eusteko izan arren, ohartu zen hartaz Oihenart ere («errimak euskaraz publikarazi dituztenen artean, bere Eskuarra-ren bigarren argitalpenean sarturiko Zazpi salmo Penitencialak-en itzulinguruan metodo on hori erabili duena, zeren tetrastiko edo laukoetan nahasi egin dituen zortzi eta zazpi silabako bertso eme eta esdrujulo-ak» [idem, 54]).

        Haranbururen obrak hiru parte ditu eta ohiko liburuetan aurkitzen diren bilduma modukoekin osatzen du mamia: otoitzak, meza, konfesioa, salmoak, marinelentzako abestiak, litaniak, etab. Formalki interesgarria da puntu aberatsa lortzeko erakutsi zuen joera (.../ Dizkitzugun eskerrak /.../ Kopla xuxen ederrak), maiz asko Oihenarten gustuko silaba eta erdiko kontsonantzia betetzeraino iritsiko zena.

 

Bilaketa