literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Betiri Ibarrart edo Piarres Dibarrart Nafarroa Behereko Jatsun jaio zen 1838an eta Baionan hil 1919an; ez da, zoritxarrez, merezi lukeen bezain ezaguna gure artean, haren poesiaren kalitatea kontuan izanik. Zapataria zen ogibidez eta Baigorriko elizako koruan ere kantatu zuen urte luzetan bere ahots ederrarekin. Bertsolaritzan aritu zen, buruz buru Etxahun eta Otsalderekin besteak beste, haiek baino askoz gazteagoa izan arren; bestalde, garai hartan antolatzen hasi ziren Lore Jokoetan maiz parte hartu eta sari ugari bereganatu zuen.

        Ibarrarten sorkuntzaren adibidetzat, bi bertso-sorta ekarri ditugu. Lehena narratiboa da, eta egundoko trebeziaz asmatzen du pasadizo bat kontatzen. Ikus nolako naturaltasunarekin aldatzen diren denborak, planoak, hiztunak... Bigarrenean, ohargarria da guztiz askatasunaren gaia nola tratatzen duen, nola lotzen den bakearekin, gerrarekin, erlijioarekin, ohiturekin...

 

Obrak:

— Xinaurria eta xoria

— Itsua eta sastrea

— Aitaso baten solasak bere ilobaso xumeari

— (Lafitte: Piarres Ibarrart'en Koblak)

 

Bilaketa