literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Zapirain Ezeiza, Salbador

 

(«Ataño»). Gipuzkoar idazlea (Errenteria, 1912). Joxe Zapirain bertsolariaren semea da. Gaztetan apaizgaitegian ibili zen, baina utzi egin zuen berehala. Gerra Zibilean preso hartu zuten eta Iruñeko San Kristobal mendiko espetxean egon zen hainbat urtez. Kartzelatik atera eta kaputxino sartu zen. 1979an, Antonio Zavalaren babesean, hasi zen idazten eta argitaratzen. 1979an, aitaren bizitzari buruzko Txantxangorri kantaria izeneko kontakizun luzea argitaratu zuen. Geroztik argitaratu dituen liburuak ere, hamarretik gora, erdi biografikoak erdi asmatuak, Auspoa liburu sortan kaleratu ditu. Harenak dira, besteak beste: Txori (1981), Espetxeko negarrak (1984), Zigorpean (1985), Eltzaorra (1985), Odol-Kutsua (1986). Atañoren hitz laua herri literaturaren alorrean sartzen da bete-betean.

 

Bilaketa