literaturaren zubitegia

955 idazle / 4.529 idazlan
7.074 esteka / 5.322 kritika / 1.828 aipamen / 5.194 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Mario Onaindia

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Onaindia Natxiondo, Mario

 

Bizkaitar politikari eta idazlea (Bilbo, 1948). ETAn sartu zen 1966an. Hiru urte geroago Bilbon atxilotu zuten, eta Burgosko auzian bi heriotz zigor eman zizkioten (1970), barkatuak gero. Kartzelan Marxen zenbait liburu itzuli zituen euskarara eta eleberri bat idatzi zuen, Elurtzan datzaten zuhaitz enborrak (1977). 1977an, kartzelatik atera, eta EIA alderdiaren sorkuntzan parte hartu zuen. Berehala hautatu zuten Idazkari Nagusi. Autonomia Estatutuaren idazketan parte hartu zuen, eta 1980an Euskal Legebiltzarreko kide hautatu zuten. EIA Euskadiko Ezkerraren baitan desegin zenean alderdi berriko idazkari nagusi hautatu zuten. 1981ean ETA politiko-militarrak armak uzteko negoziazioetan parte hartu zuen. 1992an, EE bitan zatitu zenean PSErekin bat egin zuen, eta 1993an bategite biltzarrean PSE-EE alderdi berriko lehendakariorde hautatu zuten. 1993ko hauteskunde orokorretan senadore hautatua izan zen. Lehen aipatuaz gain, bost eleberri eta ipuin liburu bat argitaratu ditu: Grand Placen aurkituko gara (1983); Gau Ipuinak (1983); Gilen Garateko Batxilerra (1984), Irun Hiria Saria; «Delrincon»-en motorra (1985); Olagarroa (1987); Gela debekatua (1988). Zinemagintzan ere aritu da; dokumentalak egin ditu, batez ere.

 

Bilaketa