literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Agustin Pascual Iturriaga

(Hernani, 1778-1851)

 

        Abadea. Bere sorterrian bizi izan zan, gazteriaren maixu: 1818'g. urte-inguruan ikastetxe bat jarri eban: «Azkarra zan; zintzoa ta jakin-naia ere bai. Atsegin aundia izaten zuan zer-edo-zer ikastean; aundiagoa berak zekiana erakustean. Ikasteko ta erakusteko jaioa zala zirudian, erakusteko batez ere... Erreztasun onek esan-erazi zion bere ikasle argitsuenetako bati: Iturriaga'k, dakian baño ere geiago erakusten du» (G. Muxika).

        Euskal-lana: 1) «Fábulas y otras composiciones en verso bascongado, dialecto guipuzcoano, con un diccionario vasco-castellano de las voces que son diferentes en los diversos dialectos», edo IPUIAK, 1842: bertsotan. Oneixek emon deutso famarik andiena. «Ez dirudite itzuliak, euskeran sortuak baino: euskerara ain egokiak daude gure baserritarrentzat... Bein eta berriz irakurri diteke Iturriaga aspertu gabe. Nere ustez, Adema-Zaldubi'rekin ez da naski euskera bertsoetan ainbeste landu duenik» (ORIXE).

        2) «Diálogos basco-castellanos para las escuelas de primeras letras de Guipúzcoa» edo «JOLASAK», 1842, 86 orr.: euskeraz eta gazteleraz, itaun-erantzunetan egiña: lurrak, abereak, landarak t.a. zelangoak direan azalduaz. Ba daki, bai, gauzak txukun, labur eta jator esaten.

 

Bilaketa