literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Salbatore Mitxelena

(Zarautz, 1919 - La Chaud-de-Fons, Suiza, 1965)

 

        Frantziskotarra. «IÑURRITZA» izenordea be sarri erabilten eban.

        LIBURUAK: 1) «Arantzazu euskal poema», Zarautz 1949; 2) «Ama-Semeak Arantzazuko kondairan», Zarautz 1951; 3) «Ogei kanta Arantzazuko», Arantzazu 1952; 4) «Bizi-nai» (poema), «Euzko Gogoa», Guatemala, 1955; 5) «Arraun ta Amets» («Kuliska Sorta, n. 7-8), Zarautz 1955; 6) «Unamuno ta Abendats» (saiakera), Bayona 1958... Ganera, «Aránzazu» ta «Euzko Gogoa» aldizkarietan be ainbat artikulu idatzi zituan.

        Olerkarien artean, zenbat S. Mitxelena baiño bikaiñagoak, lirika-saillean beintzat?... Itz lauz be, ba daki, bai, euskera sakon, txairo ta bizi-bizi erabilten: urteokaz izan dogun prosistarik onena berau dogula be ba diñoe batzuk. Idaztankera bere-berea dau beti... Sermolaria be apartekoa ei, zan —dana su ta gar—, bai euskeraz, bai erderaz... Zoritxarrez, «Lizardi», «Lauaxeta», «Loramendi» ta beste olerkari ta idazle asko lez, au be gazte-gazterik eroan euskun eriotzak...

 

Bilaketa