Hiribarren, Jean Martin
Apez au gazterik agertu zan euskaltzake sutsu. Ainbat lan utzi dau argitara barik (sermoiak, gramatika, erlejino-gaiak, esakunak, olerkiak...), eta, batez ere, Euskal Iztegi bat (geroago P. Lhande-k erabili ebana).
Liburuak: 1) «Eskaldunak...» (Baiona, 1983): Folklore aldetik txalogarria (euskal jolas eta joko, oitura, gizandi ta olako asko ezagutzeko berebizikoa), baina poesi-senez ez orniduegia.
2) «Montebideoko berriak» (1853).
3) «Escaraz eguia» (1858): Erlejino-gaiak.