literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.110 idazlan
7.824 esteka / 6.299 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Lauaxeta
(j.i. Esteban Urkiaga)

 

Poeta eta kazetari bizkaitarra (Laukiz, 1905 - Gasteiz, 1937). Txikitan familiarekin Mungiara aldatu eta Durangon eta Loiolan ikasi zuen. Loiolan klasikoak ikastearekin batera, euskara eta euskal kulturarekiko zaletasun-giroa bizi izan zuen; apaiztu zenean Bilboko Euzkadi agerkariko euskarazko orriaren arduraduna izan zen. Euskal jai eta olerki-saioetan sari anitz irabazi zituen. Hizlari trebea izan zen eta herriz herri ibili zen mitin eta jaialdi askotan parte hartuz. Gerra Zibilaren garaian atxilotu egin zuten. Gasteizera eraman eta fusilatu egin zuten (1937-VI-25). Estilo sinbolistako poesia zaila landu zuen, tarteka modernismoaren eragin nabarmenaz. Gai nagusiak maitasun lortezin eta ondorioz mingotsa, gaztetasuna eta gaztaroa, aberria eta askatasuna, igarokortasuna eta poesia soziala izan zituen. Egunkari eta aldizkari anitzetan idatziriko artikulu ugariez aparte, Bide barrijak (1931), Arrats beran (1935) eta Olerkiak (1974an argitaratua) olerki-bildumak egin zituen; berea izan zen garaiko euskal lirika Europako korronteetan txertatzeko ahaleginik zabalena eta lortuena.

 

Bilaketa