literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Artze, Joxean

 

Euskal poeta gipuzkoarra (Usurbil, 1939). Beste zenbait kantari eta poetarekin batera »Ez dok Amairu» taldea sortu zuen (1965). Poesi lanetan abangoardista, Isturitzetik Tolosan barru (1968), Zumetarekin lankidetzan argitaratutako ...laino guzien azpitik... eta ...sasi guztien gainetik... (1973), ...Bide bazterrean Hi eta Ni kantari (1979) eta Ortzia lorez, Lurra izarrez (1987) olerki-liburuak idatzi ditu. Ikusentzunezkoak ere prestatu ditu: Mikel Laboarekin »Ikimilikiliklik» saioa (1974) eta Luis de Pablorekin »Zurezko Olerkia» kontzertua (1976). Txalaparta-diskoak (1968, 1975) eta bere poemak ere grabatu ditu (»Zurezko Olerkia», 1992).

 

Bilaketa