osteguna, azaroak 26
Azaroak 26: Iosune de Goņik hutsak gure izena ahoskatu zuenean erakusketa jarriko du azaroaren 13tik 28ra, Iruņeko El vivero de ideas espazioan, eta tartean, azaroaren 26an (osteguna) liburuaren aurkezpena egilearekin eta Olaia Garaialde kazetariarekin.
Abenduak 4: Lorea Azpeitiak Su txiki bat (ETAko emakumeak fikziozko irudi estereotipatuetatik at) saiakera aurkeztuko du Maddalen Kortajarenarekin abenduaren 4an (ostirala) 18:00etan Durangoko Azokako Ahotsenean.
Abenduak 4: Aintzane Usandizagak Esadazu gezurra liburua aurkeztuko du Lander Arretxearekin abenduaren 4an (ostirala) 19:30ean Durangoko Azokako Ahotsenean.
Abenduak 6: Maialen Berasategi Catalanek eta Itziar Ugartek Erreplika liburuari buruz solas egingo dute abenduaren 6an (igandea) 14:00etan Ahotsenean.
Abenduak 6: Itziar Ugarte Irizarrek Egunen alde zuria aurkeztuko du Ane Zubeldiarekin abenduaren 6an (igandea) 18:00etan Ahotsenean.
Abenduak 6: Iosune de Goņik eta Izaskun Igoak hutsak gure izena ahoskatu zuenean poema liburua aurkeztuko dute solasean abenduaren 6an (igandea) 18:30ean Durangoko Azokan, Ahotsenea literaturan.
Itziar Ugarte Irizarren Egunen alde zuria
Mosaiko eran osatutako eleberria dakarkigu Itziar Ugarte Irizarrek, bere lehena. Eguneroko baten, memoria liburu baten eta ohar koaderno baten arteko joan-etorrian dabilen hari bati segika ondutako liburua, hamarkada luzez familiarena izandako etxera itzuli den Joana du protagonista. Denbora baterako baino ez da egongo bertan, eta badaki etxe horretan biziko den sendiko azken kidea izango dela. Lan finkoegirik gabe dago baina inguratzen duen ziurgabetasun oskol horrek bestelako bizimodu baten potentzialtasuna ere gorde dezake. Bizimoduaren argi eta ilunetan zehar, Joanarekin batera eramango du Itziar Ugarteren prosa fin eta zainduak irakurlea Egunen alde zuria (Susa, 2026) nobelan.
Garazi Arrula: «Gizakiak zientzia eta arrazoimena erabiltzen ditu den-dena esplikatzeko; kontua da aski ote den»
Berria, 2026-11-22
Joseba Sarrionandia: «Egungo familia askoren dirua ez da burdinagatik egindakoa, esklabo trafikoagatik sortutakoa baizik»
Berria, 2026-11-18
Eneko Bidegain: «Gure ikuspegitik kontatu behar dugu historia; bestela, besteek egingo dute»
Kazeta, 2026-11-16
Ordura arteko euskal eleberri tradizionalaren aldean, haustura ekarri zuen Txillardegiren Leturiak: lehen pertsonan idatzia zen, protagonistak ere ez zuen batere zerikusirik baserri munduarekin eta, batez ere, barne-kezkaz eta ezinegonaz beterik zegoen.
Bete-beteko nobela eraiki zuen Etxaidek Etxahunen gainean. Pasioa, ekintzak, pertsonaia gatazkatsuak, barne-kontraesanak... ordura arte euskal nobelak eskas izandako zerbait eskaini zuen.
Haur eta gazte literaturako idazlea izanik, etengabeko esperimentazio poetikoa nabari da bere ibilbide literarioan, eta hori argi islatzen da tekinka eta estilo literarioen etengabeko bilaketan. Horixe da haur literaturaren erronka garrantzitsuenetako bat, giza sentimendu sakon eta unibertsalez ahalik eta era xumeenean jardutea.
1866: Jean Martin Hiribarren hil zen
1899: Jean Baptiste Daskonagerre hil zen
1963: Andoni Tolosa jaio zen
1996: Xabier Azurmendi hil zen
2007: Gotzon Barandiaranen Katamalo poema liburua argitaratu zen
2015: Martin Iturbe Balda hil zen
1731: William Cowper jaio zen
1855: Adam Mickiewicz hil zen
1857: Joseph von Eichendorff hil zen
1909: Eugene Ionesco jaio zen
1944: Roberto Fontanarrosa jaio zen
1968: Arnold Zweig hil zen
1974: Cyril Connolly hil zen
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Mikel Asurmendi
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Maddi Galdos Areta
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Asier Urkiza
Gorputzen aldiriak
Nerea Arrien
Nagore Fernandez
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaņa
2026 Azaroa
Itziar Ugarte Irizarren Egunen alde zuria
Aintzane Usandizagaren Esadazu gezurra
Iosune de Goņiren poema-liburu berria
Su txiki bat ETAko emakumeen irudiaz Lisipe bilduman
2026 Urria
Nerea Ibarzabalen Bar Gloria edo etxetik kanpo bizitzearen kezkak
Armiarma.eus eta Wikipedia elkarlanean
Miren Amurizaren Pleibak liburuari buruz Plaz! bideopodcastaren lehen saioan