literaturaren zubitegia

1.119 idazle / 5.350 idazlan
7.858 esteka / 6.683 kritika / 1.828 aipamen / 5.590 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

larunbata, urriak 24

HITZORDUAK

Urriak 27: Maddi Ane Txoperenarekin  Zaldi bat nobela solasgai izango dute urriaren 27an (ostegguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Azaroak 10: Iosune de Gońik hutsak gure izena ahoskatu zuenean poema liburua aurkeztuko du azaroaren 10ean (asteartea) 10:30ean Donostiako Plaza berriko liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.

EMAILUA

Miren Amurizaren Pleibak liburuari buruz Plaz! bideopodcastaren lehen saioan
Plaz! bideopodcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu. Lehenengo saioan Jone Arriolak, Elgoibarko zinema zuzendari eta gidoilariak, Miren Amurizaren "Pleibak" liburua ekarri du Plaz! podcastera. Liburuko istoriotik abiatuta Pleibak gaztaroko erreferentziez, ametsez eta laguntasun-harremanez aritu dira podcastaren atal honetan. - Baina, kontziente al gara laguntasun-harremanak ere hautsi daitezkeela? - Eta zer gertatzen da lagun batekin dugun harremana amaitzen denean? - Nola egiten zaio aurre lagun baten galerari? Hori guztioiri galdetzen digute lehen saio honetan. Ikusi eta entzuteko moduan dago sareetan.

SOLASEAN

Oihana Arana: «Horretarako gorputzaldia baldin badut, edonon topa dezaket poesia»
Berria, 2026-10-07

Joxean Agirre: «Ia maitasun istorio guztiak dira erdi zapuztuak»
Gara, 2026-10-05

Gorka Bereziartua: «Beti ari gara iragana berrasmatzen koherentea izan dadin»
Argia, 2026-09-20

IDAZLEEZ ARI

J.A. Artze

Poeta abangoardistatzat jo dezakegu, poesia beste arte batzuekin elkarlanean landu izan duena. Artzeren poesia ez da alderdi esperimental honetan agortzen: paradoxa gustatzen zaio, irakurlea harritzea, harrimen horren azpian egia sakonago bat bilatzeko.      

Jon Etxaide

Bete-beteko nobela eraiki zuen Etxaidek Etxahunen gainean. Pasioa, ekintzak, pertsonaia gatazkatsuak, barne-kontraesanak... ordura arte euskal nobelak eskas izandako zerbait eskaini zuen.      

Gabriel Aresti

Poesia mailu bat dela esateko ausardia ukan zuen, eta estetika obrerista baten aldekoa dirudien deklarazio honek ikusi batean uste genezakeena baino irakurketa anitzagoa du: mailua lanabesa da eta, ondorioz, poesia tresna da, ez helburu.      

Efemerideak

2002: Igor Estankonaren Tundra poema liburua argitaratu zen

 

1796: August von Platen-Hallermünde jaio zen

1904: Moss Hart jaio zen

1923: Denise Levertov jaio zen

1929: Shamsur Rahman jaio zen