literaturaren zubitegia

1.121 idazle / 5.386 idazlan
7.863 esteka / 6.701 kritika / 1.828 aipamen / 5.590 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

larunbata, azaroak 28

HITZORDUAK

Abenduak 4: Lorea Azpeitiak Su txiki bat (ETAko emakumeak fikziozko irudi estereotipatuetatik at) saiakera aurkeztuko du  Maddalen Kortajarenarekin abenduaren 4an (ostirala) 18:00etan Durangoko Azokako Ahotsenean.

Abenduak 4: Aintzane Usandizagak Esadazu gezurra liburua aurkeztuko du Lander Arretxearekin abenduaren 4an (ostirala) 19:30ean Durangoko Azokako Ahotsenean.

Abenduak 6: Maialen Berasategi Catalanek eta Itziar Ugartek Erreplika  liburuari buruz solas egingo dute abenduaren 6an (igandea) 14:00etan Ahotsenean.

Abenduak 6: Itziar Ugarte Irizarrek Egunen alde zuria aurkeztuko du Ane Zubeldiarekin abenduaren 6an (igandea) 18:00etan Ahotsenean.

Abenduak 6: Iosune de Goņik eta Izaskun Igoak  hutsak gure izena ahoskatu zuenean poema liburua aurkeztuko dute solasean abenduaren 6an (igandea) 18:30ean Durangoko Azokan, Ahotsenea literaturan.

EMAILUA

Umezaroko tratu txarren oihartzuna: Non dira haurrak?
Ganbila bildumako liburu berriak Jokin Oregiren bi lan plazaratu ditu, Non dira haurrak? izenburupean. Liburuko bi testuak ez daude kasualitatez elkarrekin: tonu eta paisaia tematiko ezberdinekoak badira ere, topa litezke loturak bien artean. Non dira haurrak? lanean (liburuari izenburua ematen dion horretan) tratu txarrak jasotako haurren ingurumaria, gurasoen presentzia sarri nahasgarria eta haurren barne mundu konplexua islatu ditu egileak. Eldarnio lanean mendia da protagonista, baina oinarrian gurasoen eta seme-alaben arteko loturaren tentsioa eta, sarritan, zama ere atzeman daitezke. Testuotan dramak eta gaiek eskatzen duten trinkotasunak protagonismoa hartu badu ere, gogora ekartzekoa da Oregik umorerako duen gaitasuna. Non dira haurak? - Jokin Oregi

SOLASEAN

Garazi Arrula: «Gizakiak zientzia eta arrazoimena erabiltzen ditu den-dena esplikatzeko; kontua da aski ote den»
Berria, 2026-11-22

Joseba Sarrionandia: «Egungo familia askoren dirua ez da burdinagatik egindakoa, esklabo trafikoagatik sortutakoa baizik»
Berria, 2026-11-18

Eneko Bidegain: «Gure ikuspegitik kontatu behar dugu historia; bestela, besteek egingo dute»
Kazeta, 2026-11-16

IDAZLEEZ ARI

Xabier Lete

Giza izatearen zergatiaz galdetzen du, kexu eta samina adieraziz; kezka orokor horrek hainbat adar hartzen ditu gero, abstrakzioaren bitartez poema erlijiosoak egiteko, edo konkrezioaren bidez euskal gizartearekiko ezinegona azaltzeko.      

Kirmen Uribe

Gizakia munduaren neurrira ekartzeko nahiak, ezinbestean, gizabanakoen arteko harremanean sakontzera bultzatzen du poeta eta zera ondorioztatzen du: hitza ez dela bitartekorik egokiena edo, behintzat, ez eraginkorrena norberaren sentimenduak besteari helarazteko.      

Katixa Agirre

Irakurleari idazten dio, irakurtzen ari denari zuzenago esanda. Konplize bihurtzen zaitu, eta berdin zaio parte hartzaile izateko gertatuta zauden edo ez, irakurketari ekiten badiozu bere eskuetan utziko duzu zeure burua.      

Efemerideak

1875: Juan Bautista Eguzkitza jaio zen

1983: Apat-Etxebarne (Aingeru Irigaray) hil zen

 

1694: Matsuo Baxo hil zen

1757: William Blake jaio zen

1794: Cesare Beccaria hil zen

1820: Friedrich Engels jaio zen

1859: Washington Irving hil zen

1880: Alexander Blok jaio zen

1881: Stefan Zweig jaio zen

1894: Genevieve Taggard jaio zen

1907: Alberto Moravia jaio zen

1908: Claude Levi-Strauss jaio zen

1922: Aragonen Les aventures de Telemaque argitaratu zen

1924: Dennis Brutus jaio zen

1936: Philippe Sollers jaio zen

1960: Richard Wright hil zen

1969: Jose Maria Arguedas hil zen

1970: Fritz Unruh hil zen

1994: Franco Fortini hil zen

2000: Malcom Bradbury hil zen

Bilaketa