literaturaren zubitegia

1.115 idazle / 5.318 idazlan
7.854 esteka / 6.600 kritika / 1.828 aipamen / 5.585 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

osteguna, apirilak 16

HITZORDUAK

Apirilak 17: Eider Rodriguez eta Anari Dena zulo bera zen emanaldia egingo dute apirilaren 17an (ortzirala) 19:00etan Zugarramurdiko Museoan.

Apirilak 22: Hasier Larretxeak Itzulerako bideak poema irakurketa performatiboa egingo du apirilaren 22an (asteazkena) 19:00etan Oñatiko Kultur Etxeko zinema aretoan. Rosario Gortari eta Patxi Larretxea gurasoek ere parte hartuko dute.

EMAILUA

Oihana Aranaren poema liburu berria
Zoriona ez dago beti / zerua bai”. Bi lerro horiek bil lezakete Zerua hemen liburuaren ikusmira. Elementu batzuek ardazten dute Oihana Aranaren poema-liburu berria: aitaren heriotzaren ondorena; maitasun berriak, hasierak eta hausturak; mina eta plazera. Zer egin gertatzen diren gauza guztiekin, zer egin gero; behintzat —traizio egin eta— poemak idatzi. Krabelinak banatzen segitzeko, bihotz gainetik arkumea libratu, negar egin, barre, hiriaz beste, esandako berben dardarara itzuli, pozera itzuli. Noiz eta hemen. Osorik irakur dezakezue sarean. Zerua hemen | Oihana Arana

SOLASEAN

Ixiar Rozas: «Beste frekuentzia batzuetan ere mugi gaitezke, bizitza materiala ez da dena»
Berria, 2026-04-05

Hedoi Etxarte: «Euskal irakurle kultua erbesteratuta bizi da»
Berria, 2026-03-20

Katixa Agirre: «Memoria beti da errepresentazio bat, mito konpartitu bat»
Berria, 2026-03-08

IDAZLEEZ ARI

Tere Irastortza

Obra oparoa du, anitza, estilo desberdinetakoa, baina ingurutik baitaratzen ditu beti bulkorik jasoenak: hitzetarik sortzen baldin badu poema, esperientziatik sortzen du ideia. Haragitasunetik datorren hegaldia da Irastortzarena, hizkerarik arduratuena eta aldi berean hunkigarriena duen poesia.      

J.A. Artze

Poeta abangoardistatzat jo dezakegu, poesia beste arte batzuekin elkarlanean landu izan duena. Artzeren poesia ez da alderdi esperimental honetan agortzen: paradoxa gustatzen zaio, irakurlea harritzea, harrimen horren azpian egia sakonago bat bilatzeko.      

Ramon Saizarbitoria

Gai berritzearekin batera teknika berritze handi bat ekarri zuen Saizarbitoriak, Europako literaturan indarrean zebiltzan joera berrien eraginez; teknika berritze hau ez da baliabideen erakuspen hutsa, baizik eta belaunaldi berri baten kezkak bere modu literario egokienean emateko ahalegina.      

Efemerideak

1861: Toribio Altzaga jaio zen

1906: Plazido Mujika jaio zen

1941: Baleriano Mokoroa hil zen

1958: Kepa Fernandez de Larrinoa jaio zen

1962: Josu Penades jaio zen

 

1844: Anatole France jaio zen

1871: John Millington Synge jaio zen

1896: Tristan Tzara jaio zen

1909: Carlo Manzoni jaio zen

1922: Kingsley Amis jaio zen

1930: Jose Carlos Mariategui hil zen

1935: Panait Istrati hil zen

1935: Sarah Kirsch jaio zen

1962: Doris Lessingen The Golden Notebook argitaratu zen

1962: Jean Amrouche hil zen

1968: Edna Ferber hil zen

1972: Yasunari Kawabata hil zen

1982: Dareen Tatour jaio zen

1994: Ralph Ellison hil zen

1997: Roland Topor hil zen

Bilaketa