literaturaren zubitegia

1.078 idazle / 5.183 idazlan
7.842 esteka / 6.435 kritika / 1.828 aipamen / 5.573 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

ostirala, martxoak 28

HITZORDUAK

Martxoak 28: Bea Salaberri Mesfida zaitez nobelari buruz arituko da eleketan martxoaren 28an (ostirala) 18:00etan  Donibane Lohizuneko Mediatekan.

Martxoak 30: Anari Alberdi bere Gari eta goroldiozko liburuari buruz Nora Arbelbiderekin solasean arituko da martxoaren 30ean (igandea) 14:00etan Senpereko Atxik ardo eta liburu konprometituen azokan.

Martxoak 30: Uxue Alberdi hizlari dela  Hetero liburuari buruz arituko dira  martxoaren 30ean (igandea) 18:30ean Ortzaizeko Menta liburudendan.

Martxoak 31: Aritz Gorrotxategik Homeroren Odiseaz jardungo du  martxoaren 31an (astelehena) 19:00etan Donostiako KM Kulturuneko Santa Teresa komentuko Ekitaldi Aretoan.

Apirilak 2: Amaiur Epher idazleak bere  Haize beltza nobelaren aurkezpena eginen du apirilaren 2an (asteazkena) 18:30ean Baionako Elkar liburudendan.

Apirilak 2: Nor zen Jon Mirande? solasaldian arituko dira Miel Anjel Elustondo eta Mikel Soto apirilaren 2an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Karrikiri elkartean.

Apirilak 3: Roland Barthes  idazlearen Dolu-egunerokoa liburuaz arituko dira Danele Sarriugarte itzultzailea eta Ibai Atutxa kultur ikerlaria  apirilaren 3an (osteguna) 19:00etan Bilboko Zirika herri gunean.

Apirilak 5: Orhoituz. Jon Miranderen poemak errezitaldia Miel Anjel Elustondo gidari dela, Ihitz Iriarteren ahotsean apirilaren 5ean (larunbata) 12:00etan Iruñeko Karrikiri elkartean.

[hitzordu guztiak ikusi]

EMAILUA

Antzerkiaren nazioarteko eguna
Terzopoulos

Teódoros Terzópoulos antzerkilariaren mezua

Antzerkiak, errealitate birtualeko gelaxkan giltzaperatuta, bere indibidualismo itogarrian barruratuta dauden pobretutako hiritarrek osatzen duten mundu batean, gure garaiak bidaltzen duen SOS mezua entzun dezake? Kontrol eta jazarpen sistema totalitario baten baitan ematen den bizitza-espektroaren alor orotan existentzia robotizatuak dituen mundu batean? Antzerkia hondamendi ekologikoaz, planetaren tenperaturaren igoeraz, bioaniztasunaren izugarrizko galeraz, ozeanoen kutsaduraz, glaziarren urtzeaz, baso-suteen areagotzeaz eta muturreko fenomeno meteorologikoez arduratzen da? Antzerkia ekosistemaren alderdi aktibo bilaka daiteke? Duela urte askotatik, antzerkia planetan ematen diren giza-eraginen fenomenoaren testigu izan da, baina zailtasunak izan ditu arazo horrekin interakzioan aritzeko.

SOLASEAN

Itxaso Martin: «Isiltasuna testura eramatea da nire obsesioetako bat»
Berria, 2025-03-11

Uxue Alberdi: «Idazketa desiraren eta izuaren arteko borrokan jokatzen da»
Gara, 2025-03-09

Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
Campus, 2025-03-06

IDAZLEEZ ARI

Juanjo Olasagarre

Sorterriak ez du zertan izan behar, bortxaz, herri-minezko laudorioak eskaintzen zaizkion paradisu galdua, edo pintoreskismoa egiteko aitzakia. Hori, Olasagarreri esker dakigu.      

Manex Erdozaintzi-Etxart

Gizarte libre baten nahia sumatzen du herriaren erraietan, eta poeta da erdi-minetan den populuaren emagina. Erdozaintziren obra, oro har, graffiti bat da etxe ttipittoaren aitzin zurian, bazetorren eskualdungo berri baten lehen oihua.      

Jon Mirande

Gaizkiaren poetika bat garatu zuen Mirandek, eta kurtsileria moralaren aurka balio artistikoa ematen saiatu zen garaiko zenbait euskal ez-baliori, hala nola putak edo sorginak, hitzaren jazar-ahalmena berreskuratuz. Gaizkia goratzeko ukazioa erabili zuen, berdin demokraziari edo ohiko sexuari, eta beste euskaltasun bat bilatu zuen mitologia propioa eraikiz, kritikatzen zuen euskaldun hipokritena bezain historia konbentzionala sortuz.      

Efemerideak

1847: Ramos Azkarate jaio zen

1884: Anxuberro (Jean Saint-Pierre) jaio zen

1899: Juan Iruretagoiena jaio zen

1966: Imanol Murua Uria jaio zen

1970: Joxemiel Bidador jaio zen

1971: Antonio M. Labaienen Agar'en seme Ismael lehenengoz antzeztu zen Urnietan

2003: Hasier Etxeberriaren Eulien bazka nobela argitaratu zen

2023: Txe (Joakin Arregi) hil zen

 

1135: Moseh ben Maimon jaio zen

1868: Maxim Gorki jaio zen

1884: Angelos Sikelianos jaio zen

1909: Nelson Algren jaio zen

1912: Leon Damas jaio zen

1914: Bohumil Hrabal jaio zen

1931: Jane Rule jaio zen

1936: Mario Vargas Llosa jaio zen

1940: Russell Banks jaio zen

1941: Virginia Woolf hil zen

1942: Miguel Hernandez hil zen

1945: Pierre Michon jaio zen

1953: Valentine de Saint-Point hil zen

1962: Hugo Wast hil zen

1981: Yuri Trifonov hil zen

1994: Eugene Ionesco hil zen

2012: Harry Crews hil zen

Bilaketa