literaturaren zubitegia

963 idazle / 4.550 idazlan
7.193 esteka / 5.395 kritika / 1.828 aipamen / 5.206 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

osteguna, urriak 18

HITZORDUAK

Urriak 18: Oier Guillan Zauri bolodia liburuari buruz arituko da urriaren 18an (osteguna) 18:30ean Getariako irakurle taldean.

Urriak 18: Josu Goikoetxeak Zer luzea negu hau poema liburua aurkeztuko du urriaren 18an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Urriak 18: Iñigo Aranbarrik idatzitako Apirila nobelari buruz arituko dira urriaren 18an (osteguna) 19:00etan Markina Xemeingo liburutegian.

Urriak 21: Aingeru Epaltzak eta lagunek Mendi-joen balada ikuskizuna eskainiko dute urriaren 21ean (igandea) 19:00etan Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.

Urriak 24: Unai Villenaren Hauts haietatik liburuari buruz solas egingo dute urriaren 24an (asteazkena) 19:00etan Debako liburutegian.

Urriak 25: Garazi Arrularen Gu orduko hauek liburuari buruzko solasaldia egingo dute urriaren 25ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko Irakurle klubean.

Urriak 25: Katixa Dolhareren Biribilgunea liburuaz arituko dira berbetan urriaren 25ean (osteguna) 19:30ean Algortako Aldai patronatuan. Uribe Kostako irakurzaleen txokoa.

EMAILUA

Hitzen ahairea, Gotzon Barandiaranen saiakera
Gotzon Barandiaranek bere azken liburua aurkeztuko du urriaren 9an: Hitzen ahairea. Kantagintzaren inguruko gogoetak irakurriko dituzu liburuan: idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuei, literaturak eta musikak eskuz esku sortutako piezei buruzkoak. Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira gure erreferenteak? Zergatik irauten dute kantu batzuek gure gogoan betiko iltzaturik? Gure euskaltasunean zenbat zor diogu literaturaren eta musikaren lankidetzatik sortutako kantagintzari? Zergatik ez dugu kantatu emakumeek idatzitakorik? Inork kantatu ote dio bere hizkuntzari euskaldunok baino gehiago? Eta bihar, zeri kantatuko diogu? Galdera horiei erantzun guran harilkatutako gogoetek hasi eta buka zeharkatzen dute liburua. Osorik irakur dezakezue Susaren webgunean. Eta liburuaren soinu-banda ere entzungai (140 kantu / 227 grabazio).

SOLASEAN

SONIA GONZALEZ: «Ez gara sekula guk uste dugun modukoak, ezta idazten dugunean ere»
Argia, 2018-10-07

EIDER RODRIGUEZ: «Aske sentitu naiz idaztean»
Hitzen uberan, 2018-09-14

XABIER MENDIGUREN: «Irakurriz giza paisaiak ezagutzen dituzu»
Gara, 2018-07-14

IDAZLEEZ ARI

Amaia Iturbide

Iturbideren espresio poetikoak beti bilatu du txikitasunak edertasunaren zabaltasuna adierazteko ikuspegi umila eta oso sotila, baina azken liburu bietan mundu erraldoiaren espresioa adierazteko gai dela eman du, batez ere arteari eta pinturari egindako aipamenen bidez.      

Rikardo Arregi Diaz de Heredia

Larderia handiz eraiki du kanon propio bat. Lehen zurrunagoa zuen lirismoan lerratu da zoragarri eta areagotu egin du aurreko poesietako elementu dramatikoa, egituraz zein hunkitzeko ahalmenaz aberastuz doan poemategi-kartografian.      

Xabier Iratzeder

Iratzederrek esan ohi du berak ez duela literatura egiten, bihotzean dituenak erran besterik ez. Baina bihotzekoa usadioak landutako molde nobleetan ematen du, hizkera gozo, irudi gutiko eta hunkitze ahalmen handiko poemetan, espiritu minbera baten dotoreziaz.      

Gaurko gomendioa

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Efemerideak

1770: Agustin Kardaberaz hil zen

1931: Lukas Dorronsoro jaio zen

1940: Juan Antonio Letamendia jaio zen

1977: Sonia González jaio zen

 

1741: Pierre Choderlos de Laclos jaio zen

1777: Heinrich von Kleist jaio zen

1850: Antenor Firmin jaio zen

1851: Melvilleren Moby Dick argitaratu zen The whale izenburuarekin

1859: Henri Bergson jaio zen

1868: Ernst Didring jaio zen

1894: Tibor Dery jaio zen

1909: Alfredo Oriani hil zen

1948: Ntozake Shange jaio zen

1951: Terry McMillan jaio zen

1955: Jose Ortega y Gasset hil zen

1979: Virgilio Piñera hil zen

2003: Manuel Vazquez Montalban hil zen

Bilaketa

Azken kritikak

Hitzen ahairea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotzean daramagun mundua
Maite Darceles

Amaia Alvarez Uria

Aramotz
Iñaki Irasizabal

Aiora Sampedro

Tximeletak bizkarrean
Ugaitz Agirre

Ibon Egaña

Azken emailuak

2018 Urria

Hitzen ahairea, Gotzon Barandiaranen saiakera

2018 Iraila

Junes Casenave gogoan

2018 Abuztua

Hainbat gau izarrik gabe...!

2018 Uztaila

Mendigatxaren istorioak

Jose Maria Larrearen heriotzarenean

Lurra sustraietatik orri Eako poesia egunetan

Jon Etxaideren Alos-Torrea

2018 Ekaina

Patxi Ezkiagaren heriotza

Amaia Ezpeldoiren hastapenak

Poetek Lauaxetari

[emailu guztiak ikusi]