literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

asteartea, apirilak 23

HITZORDUAK

Apirilak 24: Mikel Tabernak Arkanbele kantak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Joseba Irazokirekin apirilaren 24an (asteazkena) 18:30ean Leitzako herri aretoan.

Apirilak 24: Goizalde Landabasok eta Garazi Goia idazleek idatzitako 1362km euri liburuaz arituko dira apirilaren 24an (asteazkena) 19:00etan Elgoibarren, Epeletan irakurle taldean.

Apirilak 25: Jon Benito idazlea bertan dela Lagun minak liburua hartuko dute hizketa gai apirilaren 25ean (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian. Gidaria: Uxue Alberdi.

Apirilak 25: Juan Kruz Igarabiderekinn bere azken lana den Ura saltoka hartuko dute mintzagai apirilaren 25ean (osteguna) 19:00etan Arrasateko KulturAte liburutegian.

Apirilak 26: Beņat Sarasolak Literatura euskaraz gaur egun hitzaldia emango du apirilaren 26an (ostirala) 18:30ean Lesakako liburutegian.

Apirilak 26: Miren Agur Meabe idazlearekin Itzulerak nobela aztergai izango dute apirilaren 26an (ostirala)19:00etan Uharte-Arakileko udaletxean. Gidaria: Izaskun Etxeberria.

Apirilak 30: Josu Jimenez Maia Aingurak eta arrangurak liburuari buruz solastuko da apirilaren 30an (asteartea) 18:15ean Antsoaingo irakurle taldearekin.

Apirilak 30: Garazi Arrula Lurraz beste liburuari buruz hizketan arituko da apirilaren 30ean (asteartea) 19etan Tolosako kultur etxean.

EMAILUA

Lurrikara baten dardara, Itxaro Bordaren poema liburu berrian
Hamalau urterekin idaztea hil ala biziko jarduntzat deskubritzen duen norbaiten aitortzak abiatzen du Itxaro Bordaren Itzalen tektonika. Erdian du epizentroa, eta hark hedatzen dituen uhinak dira albo bietara datozen olerkiak. Bitoriano Gandiaga, Jeanne Dielman, Mariupol, Olot. Garai izugarri baten ikarak, poetaren paseoak eta desirak adinik ez duela ospatzen duten lerroak. Argitasunaren ehundurak eta larruaren hedadurak. Hotelak eta geltokiak, haranak eta ur-jauziak. Ostatuak eta hiztegiak aizolbe diren herri bat, basamortua eta gerra. Lurrikara baten dardara dakar Itxaro Bordaren poema liburu berriak. Osorik irakur dezakezue gaurtik aurrera sarean.
itzalenteknonika

SOLASEAN

Jasone Osoro: «Zaurgarri agertzeak indartsu egin nau»
Berria, 2024-04-11

Jon Alonso: «Ez naiz gauza izan nobela hau idazteko gaur egun arte»
Gara, 2024-04-03

Ernesto Prat Urzainki: «Sumatzen da landa eremuko nobela beltza hiritik idatzia dagoenean»
Gara, 2024-04-01

IDAZLEEZ ARI

Lourdes Oņederra

Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko amildegiaz, bakardadeaz, bilaketa ororen alferrikakotasunaz edo gure bizitzari zentzua ematen dioten istorio nahiz kontsignen hutsaltasunaz hitz egiten digu.      

Joan Mari Irigoien

Bitasuna da Irigoienen lanetako ezaugarri nagusia; kontrasteen gainean eraikitzen dira istorioak eta pertsonaiak: lurra eta airea, karlistak eta liberalak, haragia eta izpiritua... Kontrakotasun horiek ez dira aurkarien artean bakarrik gertatzen, askotan baita pertsonaia baten barnean ere.      

Jokin Muņoz

Pertsonaien xalotasunak, inozentziak eta ezintasunak marrazten ditu Muņozek biolentziak itotako hondo langartsuan eta kontraste horretatik sortzen den hunkidura estetikoan datza narrazio hauen unibertsaltasuna.      

Efemerideak

1900: Patxi Etxeberria jaio zen

1958: Gorka Setien jaio zen

1985: Iņigo Astiz jaio zen

2004: Euskal PEN Kluba sortu eta aurkeztu zen Donostian

 

1564: William Shakespeare jaio zen

1850: William Wordsworth hil zen

1887: John Ceiriog Hughes hil zen

1898: Valentin Paz-Andrade jaio zen

1902: Halldor Laxness jaio zen

1907: Baltasar Lopes da Silva jaio zen

1908: Egon Hostovsky jaio zen

1915: Rupert Brooke hil zen

1928: Dionisio Aymara jaio zen

1929: George Steiner jaio zen

1942: Barry Hannah jaio zen

1961: Andrei Kurkov jaio zen

1981: Josep Plá hil zen

1998: Gregor von Rezzori hil zen

2010: Peter Porter hil zen

Bilaketa