literaturaren zubitegia

975 idazle / 4.659 idazlan
7.228 esteka / 5.600 kritika / 1.828 aipamen / 5.230 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

igandea, irailak 15

HITZORDUAK

Irailak 19: Patxi Zubizarretak Babel Julien Vinsonen hegaldia irakurraldi musikatua egingo du irailaren 19an (osteguna) 19:30ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Musika: Pello Ramirez. Ahotsak: Maddi Oihenart.

Irailak 24: Miren Amuriza Basa nobelari buruz berbaz arituko da irailaren 24an (asteartea) 19:00etan Eibarreko Juan San Martin liburutegian.

Irailak 25: Harkaitz Cano Fakirraren ahotsa liburuari buruz hizketan arituko da irailaren 25ean (asteazkena) 19:30ean Donostian, Egiako kultur etxean.

Irailak 25: Beņat Sarasola Deklaratzekorik ez nobelari buruz  berbaz arituko dira irailaren 25ean (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte udaltegian. Antolatzailea: Berbaizu.

Irailak 26: Patxi Zubizarretak Babel Julien Vinsonen hegaldia irakurraldi musikatua egingo du irailaren 26an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean.  Musika: Pello Ramirez. Ahotsak: Maddi Oihenart.

EMAILUA

Jon Barberenaren heriotza
Uda amaiera hau izoztu zaigu, tanpez, Jon Barberena bertsolari eta idazlearen heriotzaren berri izan dugula. 40 urte zituela, berak bere poema batean aipatzen duen sega zorroztutako heriok eraman du. Oholtza gainean bertso kantari ezagututakoa birritan Nafarroako txapeldunorde, literaturara ere egin zuen jauzi Iruņeko Poesia saria irabazi zuen poemarioarekin, Izoztu zitzaigun negu hura, 2016an Denonarteanek argitaratua. Barberenaren omenez, haren poema-liburua osorik eskaintzen dizuegu.

Beste lau narrazio
Tene Mujika saria irabazi zuen Soldaduskara joan behar eta joan nahi ez duenaren buruhausteak andere jatorraren eskutik ipuinarekin, 1985ean, Mari Karmen Bidezabalek. Eta huraxe izan zen, zoritxarrez esango dugu, Bidezabalek literaturaren plazara egindako agerraldi bakarra. Toka idatzitako ipuinean narradore eta protagonista ere baden emakumearen ahotsak indar apartekoa dauka, eta ageri du beste ikuspegi bat, harekin batera ipuina.eus egitasmora igo ditugun beste ipuinen aldean. Protagonistetan emakumezkorik ere badakarten ipuinak dira hauek ere, baina aski protagonismo diferentea. Garai bertsukoa Mario Onaindiaren Polonesa ipuina da, 80etako narraziogintza modernoko elementuak badauzkana.  Jon Mirandek 50eko hamarkadan egindako Ametsa narrazioa, Gernika aldizkarian kaleratu zuena, bere lehen ipuinetarikoa da, eta gerora garatu zuen estiloaren aztarnak erakusten ditu. XIX. mendekoa, berriz, dataz bezala edukiz, Klaudio Otaegiren Zeamako hizkeran pasaizo bat.

SOLASEAN

RAMON SAIZARBITORIA: «Uste dut ezinbestekoa dela hizkuntza handien ibilbidea imitatu nahi izatea»
Irutxuloko Hitza, 2019-08-30

RAMON SAIZARBITORIA: «Ni baino askoz gehiago aldatu da mundua»
Berria, 2019-08-31

JON GEREDIAGA: «Natura eta gizakiaren begirada gurutzatzen direnean irudiek geruza asko izan ditzakete»
Hitzen Uberan, 2019-07-12

IDAZLEEZ ARI

Luigi Anselmi

Dotore ageri zaigu jarreretan, kultista hitzen hautuan, klasikozalea idazkeran. Ezaugarri hauetaz gainera, bere poesiaren bigarren ildo nagusia piztiek markatua da, bere zoo ilogiko, bai, baina sinbolikoak.      

Ramon Saizarbitoria

Gai berritzearekin batera teknika berritze handi bat ekarri zuen Saizarbitoriak, Europako literaturan indarrean zebiltzan joera berrien eraginez; teknika berritze hau ez da baliabideen erakuspen hutsa, baizik eta belaunaldi berri baten kezkak bere modu literario egokienean emateko ahalegina.      

Omar Nabarro

Gure historia modernoaren pairatzaile dugu poeta hau, inozentzia, hemen, orain, krimen bat balitz bezala. Baina, zorionez, ezin izan du ito barruan daraman lirikoa. Bai baitu bere poesiak historikotasun honetaz sakonagoko elementu bat, etenik ez daukana bere poema liburu guztietan, hiriaren gogortasun fisiko eta espiritualari kontrajartzen zaiona: ura, euria, itsasoa, likidotasuna.      

Gaurko gomendioa

Zureak egin du
Iņaki Friera

Efemerideak

1981: Imanol Berriatua hil zen

 

1789: James Fenimore Cooper jaio zen

1850: Guerra Junqueiro jaio zen

1889: Claude McKay jaio zen

1890: Agatha Christie jaio zen

1907: Gunnar Ekelof jaio zen

1914: Adolfo Bioy Casares jaio zen

1932: Ann Bannon jaio zen

1938: Thomas Wolfe hil zen

1955: Nabokoven Lolita argitaratu zen Parisen

1977: Chimamanda Adichie jaio zen

1989: Robert Penn Warren hil zen

Bilaketa

Azken kritikak

Atzerrian
Nerea Balda

Ibon Egaņa

Urtaroak eta zeinuak
Jon Gerediaga

Javier Rojo

Idazleen gorputzak
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Ez dadila eguzkia sartu
Martin Etxeberria / Xabier Etxeberria

Amaia Serrano Mariezkurrena

Hariak
Yoseba Peņa

Igor Elordui Etxebarria

Azken emailuak

2019 Iraila

Jon Barberenaren heriotza

Beste lau narrazio

2019 Abuztua

Saiakerak epub formatuan

2019 Uztaila

Ilargiaren alderdi literario bat

Joxe Azurmendiren manifestu gaurkoa

Disoluzio agiriak, Jose Luis Otamendiren ahotsean

2019 Ekaina

Lau ipuin gehiago

Helbiderik gabeko lekuak

[emailu guztiak ikusi]