literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

osteguna, apirilak 25

HITZORDUAK

Apirilak 25: Jon Benito idazlea bertan dela Lagun minak liburua hartuko dute hizketa gai apirilaren 25ean (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian. Gidaria: Uxue Alberdi.

Apirilak 25: Juan Kruz Igarabiderekinn bere azken lana den Ura saltoka hartuko dute mintzagai apirilaren 25ean (osteguna) 19:00etan Arrasateko KulturAte liburutegian.

Apirilak 26: Beņat Sarasolak Literatura euskaraz gaur egun hitzaldia emango du apirilaren 26an (ostirala) 18:30ean Lesakako liburutegian.

Apirilak 26: Miren Agur Meabe idazlearekin Itzulerak nobela aztergai izango dute apirilaren 26an (ostirala)19:00etan Uharte-Arakileko udaletxean. Gidaria: Izaskun Etxeberria.

Apirilak 30: Josu Jimenez Maia Aingurak eta arrangurak liburuari buruz solastuko da apirilaren 30an (asteartea) 18:15ean Antsoaingo irakurle taldearekin.

Apirilak 30: Garazi Arrula Lurraz beste liburuari buruz hizketan arituko da apirilaren 30ean (asteartea) 19etan Tolosako kultur etxean.

EMAILUA

Lurrikara baten dardara, Itxaro Bordaren poema liburu berrian
Hamalau urterekin idaztea hil ala biziko jarduntzat deskubritzen duen norbaiten aitortzak abiatzen du Itxaro Bordaren Itzalen tektonika. Erdian du epizentroa, eta hark hedatzen dituen uhinak dira albo bietara datozen olerkiak. Bitoriano Gandiaga, Jeanne Dielman, Mariupol, Olot. Garai izugarri baten ikarak, poetaren paseoak eta desirak adinik ez duela ospatzen duten lerroak. Argitasunaren ehundurak eta larruaren hedadurak. Hotelak eta geltokiak, haranak eta ur-jauziak. Ostatuak eta hiztegiak aizolbe diren herri bat, basamortua eta gerra. Lurrikara baten dardara dakar Itxaro Bordaren poema liburu berriak. Osorik irakur dezakezue gaurtik aurrera sarean.
itzalenteknonika

SOLASEAN

Jasone Osoro: «Zaurgarri agertzeak indartsu egin nau»
Berria, 2024-04-11

Jon Alonso: «Ez naiz gauza izan nobela hau idazteko gaur egun arte»
Gara, 2024-04-03

Ernesto Prat Urzainki: «Sumatzen da landa eremuko nobela beltza hiritik idatzia dagoenean»
Gara, 2024-04-01

IDAZLEEZ ARI

Xabier Lete

Giza izatearen zergatiaz galdetzen du, kexu eta samina adieraziz; kezka orokor horrek hainbat adar hartzen ditu gero, abstrakzioaren bitartez poema erlijiosoak egiteko, edo konkrezioaren bidez euskal gizartearekiko ezinegona azaltzeko.      

Juanjo Olasagarre

Sorterriak ez du zertan izan behar, bortxaz, herri-minezko laudorioak eskaintzen zaizkion paradisu galdua, edo pintoreskismoa egiteko aitzakia. Hori, Olasagarreri esker dakigu.      

Pako Aristi

Iritziak emateko duen kemenak korronteaz bestera kokatzen dute berriro ere, kritika soziala egiten digunean ez-ofizialtasunaren ofizialtasuna jartzen baitu kolokan bere umorerako jaidurak. Urruntze horrek egiten du hain berezko eta beharrezkoa bere poesia.      

Efemerideak

1989: Maialen Berasategi Catalan jaio zen

1996: Oskillaso (Jose Basterretxea) hil zen

 

1595: Torquato Tasso hil zen

1800: William Cowper hil zen

1852: Leopoldo Alas jaio zen

1873: Walter de la Mare jaio zen

1911: Emilio Salgari hil zen

1926: Ellen Key hil zen

1929: Jose Angel Valente jaio zen

1936: Otto Rene Castillo jaio zen

2010: Alan Sillitoe hil zen

Bilaketa