literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.115 idazlan
7.826 esteka / 6.314 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Bizkaiko euskal idazleak»
Mikel Zarate

Derioko Seminario-Ikastetxea, 1970

 

Onaindia Santi

 

        Amoroton jaioa (1909). Karmeldarra.

        Idazle ugaria; eragille ta argitaratzaille aspertu-eziña. Nok esan zenbat lan egin dauan euskeraren alde, batez bere gerra osteko urte luze illunetan?

        Bizkaieraz eta gipuzkoeraz, itz-lauz eta neurtitzez, goi maillako euskera landu, garbi ta aberats bat lortu gurean diardu. Izen-orde oneik erabilten ditu: «Igotz», «Otarri» eta «O.».

        Bere idazlanik onenak oneixek dira:

        «Milla euskal-olerki eder». Euskal-poesiaren antolojiarik andiena.

        «Iru poema». Tagoreren iru poema euskeratuta. Bizkaieraz.

        «Eguneroko Mezea». Bizkaieraz.

        «On-bidea». Santa Teresaren «Camino de perfección» euskeraz, aita Linorekin batean. Bizkaieraz.

        «Gure bertsolariak». Gure bertsolari ta bertsolaritasuna ezagutzeko liburu ederra. Bizkaieraz.

        «Jolasketa». Eskola-umeentzako kanta, jolas eta ipuin lorategia. Bizkaieraz eta gipuzkoeraz.

        «Bergiliren idazlanak osorik». Ibinagabeitia ta bien artean itzulita. Gipuzkoeraz.

        «Danteren Jainko-antzerkia». Danteren «La divina comedia». Gipuzkoeraz.

        «Odak». Horaciorenak. Gipuzkoeraz.

        «Esoporen ipuiñak». Bizkaieraz.

        «Larrea eta karmeldarrak». Bizkaieraz.

        «Giza-bizia». Gipuzkoeraz.

        Eta abar eta abar.

 

Bilaketa