literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

AGUSTIN ZUBIKARAI (1914)

 

        Ondarrutarra.

 

        IDAZLANAK

        —Itxasora (1950)

        —Kresaletan. Kresala nobelari buruz.

        —Iru alaba (1958)

        —Bizi garratza (1967)

        —Mendu zaharrak (1969)

        —Bale denborak

        Nobela, poesia eta ipuinak ere idatzi ditu. Kazetaritzan ere lan asko egin du.

 

        ERITZI KRITIKOA

        «Bere teatroa, ia beti, kezkadun eta problemadun teatroa da, drama edo komedia-eran osatua eta erabilia, klasikoki soluzionatua bai ideietan eta bai eszenarako eraketan. Teatro burjes klasikoa beraz...

        Zubikaraik ba du halako erreztasun berezi bat bere obren personaiak eszenan ezartzeko, definitzeko eta mugitzeko. Era klasikoan planteatzen du bakoitzaren zer-esana eta zer-ikusia, bainan errez erabiltzen du gaia eta pultsu sendoarekin, berak ezarri nahi dien papera ondo beteaz. Dialogoak, elkar-hizketak, guztiz trebeak dira; abilidade haundiarekin mintza erazten ditu bere pertsonaiak, era herrikoian gainera... nahiz eta batzuetan, noizik behin, dialogoaren bizkortasuna eta bizitasun horrek berak hizkuntzaren aldetiko 'barrokotasun' pittin bat enbazogarria sortzen badu ere...» [64].

        Bizi garratza-ri buruz honela dio Letek berak: «... teatro egitura aldetik eta gaurko gizonaren prolematika planteatze aldetik oso interesgarria» [65].

 

Bilaketa