literaturaren zubitegia

955 idazle / 4.529 idazlan
7.074 esteka / 5.322 kritika / 1.828 aipamen / 5.194 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Anjel Lertxundi

«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

ANJEL LERTXUNDI (1948)

 

        BIZITZA

        Apaizgai izana. Zarauzko ikastolan lan egin du. «Egin» egunkarian egin izan du lana.

 

        IDAZLANA

        —Hunik arrats artean. Lur, Donostia 1970.

        —Ajea du Urturik. Etor, Bilbao 1971.

        —Goiko Kale. Gero, Bilbao 1973.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Euskal narratibagintzan etorkizun handikoa dugu A. Lertxundi. Hona zer dioen Ibon Sarasolak honen lehen liburuari buruz: «Hunik arrats artean, ipuingintza berriaren errepresentanterik garaiena. Hego Amerikako prosa berriaren moldeak, ikuspegi mitikoak eta Bibliaren oihartzunak, Euskal Herriari buruzko meditazio etengabe batez loturik. Prosalari zorrotz, irudimentsu eta errekurtsoz betea» [68].

        Lehenengo liburua kritiko ohartuek hain goi jartzen badute, beste bi nobelak ez dira beherago gelditzen. Ajea du Urturik nobelan sinbolismo bidetik ekin dio. Bere fikzio eta sinboluekin Euskal Herriko gizarteaz kritika larria egiten du. Goiko kale, berriz, bere haurtzaroaz egiten duen gogoeta da.

        Gaur eguneko nobelagintzaren bide berrien arrastoa nabarmena da autore honetan. Kafka, Beckett, Huxley eta, batipat, Hego Amerikako autoreen aurrerapenak euskal literaturan itsasten jakin du. Horien eragimenik badu ere, oso pertsonala da, ironia handikoa eta zorrotza.

 

Bilaketa