literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

EMANUEL INTXAUSPE (1815 - 1902)

 

        BIZITZA

        Baserriko semea; Zünharretan (Zuberoan), Atarratze-tik hurbil, jaioa. Apaiza. Bere apaiz-karguak, Zuberoan ez, baina Baionan bete zituen. Halere, botere zibilaren eraginez, bere azken 12 urteak zokoraturik eman zituen, Zuberoako herriska batetan, Omize-gaiñe-n (Abense le Haut). Intxauspe izan zen Bonaparte-ren gidari-maisua.

 

        IDAZLANA

        Asko idatzi zuen. Besteren artean:

        —Maria Birjinaren hilabetia. Pabe 1894.

        —Jesu-Kristen Ebangelio Saintia Sen Matiuren arauera. Bayonne 1856

        —Iturriagaren 'Diálogos' en itzulpena, Zuberoako euskalkiara egina. Londres 1857

        —Le verbe Basque. Paris 1858. Lan nagusiena.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Intxauspek ondo ezagutzen du euskara, bai eta antzinako euskal literatura ere; horregatik, euskara oso landua erabiltzen du. Zuberoarra izanarren, lapurtera ere oso ongi menderatzen du: Gero-ren hirugarren argitalpenari egin zion Aitcinsolhasa-n honi garbi ikusten da, lapurtera garbi eta dotorenean egina bait dauka [19].

        Intxausperen lanik garrantzizkoenak Le verbe basque eta Maria Birjinaren hilabetia dira. Lehenengoa euskararen estudioetan oso inportantea izan zen; «verdadero monumento» deitzen du Villasantek; zubererazko aditza aztertzen du batipat; baina azkenean lapurterazko, gipuzkerazko eta bizkaierazko aditzaren azterketa labur bat ere eskaintzen digu. Maria Birjinaren hilabetia-ri buruz, berriz, honela dio Orixek: «Mariaren hilabetia duzu        nere aburuz Xubero'n ez ezen Euskalerrian den libururik aipagarrienetakoa idaztankeraz. Ez dut uste euskera zaintsuagorik, muindunagorik, gauzak labur eta indarrez esateko ta barne sarrarazteko euskaldunagorik oraindaino idatzi denik» [20]. Intsausperen lanik orijinalena dugu. Haren nortasuna ispiluan bezala ageri da liburu honetan.

 

Bilaketa