literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

JUAN ANTONIO UBILLOS (1707-1789)

 

        BIZITZA

        Amasan jaioa. Frantziskotar egin zen. Alcala de Henares-ko ikastetxean estudioak egin ondoren, Tolosan filosofi eta teologi irakasle izan zen. Xabier Munibe-ren adiskidea. Arantzazun hil zen.

 

        IDAZLANA

        Scoto-ren filosofiaz hiru liburu handi latinez egin zituen. Euskaraz:

        —Christau doctriñ berri-ecarlea Christauari dagozcan Eguia sinis-beharren berria Jaun Claudio Fleuri Abadeac arguitara atera zuanetic. Tolosa, 1785. Itzulpen-moldaketa da.

        —Hordago publikapenak: Euskal Klasikoak 3. Donostia 1978.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Euskara garbi eta aukeratua erabiltzen saiatzen da. Larramendiren eskolakoa da; baina hark asmatutako hitz bat edo beste erabiltzen badu ere, ez zaio gehiegi jarraitzen. Euskara herrikoia eta aberatsa darabil. Beste euskalkietatik (Bizkai, Lapurdi, Nafarroako) hartzen ba daki, gipuzkera osotzeko. Esaera jatorrekoa eta hizkera landua. Aditz sintetikoaz aberasten digu lana.

 

Bilaketa