literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

XALBADOR GARMENDIA (1932)

 

        BIZITZA

        Zaldibikoa.

 

        IDAZLANA

        —Historia triste bat (1969). Drama.

 

        Itzulpenak:

        —Gizon zuzenak (1967), Camus-en Les Justes.

        —Gizonak eta ez (1969), Pedroloren Homes i no.

 

        ERITZI KRITIKOA

        «Salbador Garmendia abiatu zen Arestik markaturiko bideetatik, teatro berri baten gurariak eraginik. Ez dut uste goi mailara heldu zenik Garmendia ere. Bainan honen obra Historia triste bat, pauso haundi bat dugu gure teatrogintzan. Hain zuzen ere, Soroa, Alzaga ta hauen jarraitzaileen teatro moldeak utzi eta moldaketa berri bat egin zuen hizkuntza, tematika eta eszenifikatze aldetik, batez ere...

        Plano bitan desarroilatzen du Garmendiak tematika: konkrezioaren eta teoriaren planoan, gertaera dramatikoaren planoan eta gogoetaren planoan. Gertaera batzuk agertu ondoren eta gertaeraren arian bertan, indukzio bidez, filosofia egiten du, existentzialismo kutsuko filosofia, protesta sozialaren giroan.

        Eta horrela, nahi genuen bezalako teatro berri bat egin ez badu ere, euskal teatro zaharra krisisean jarri du Garmendiak eta berrirako bideak ireki ditu» [75].

 

Bilaketa