literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

GREGORIO ARRUE (1811-1890)

 

        BIZITZA

        Hernaniarra. Gaztetan fraidegai izana. Osasunarengatik, beste bide bat hartu zuen. Maisu egin zen, eta maisu bezala Zarautzen eman zuen bizitza osoa. Bonaparte eta Van Eys-ekin lan egin zuen. Itzultzaile bezala nabarmendu zen.

 

        IDAZLANA

        Bere lan guztiak itzulpenak ditu. Liburu asko itzuli zuen. Batzu bakarrik aipatuko ditugu.

        —Bravanteko Genoveva. Tolosa 1885. Libururik herrikoiena dudarik gabe. Askotan argitaratua.

        —Kempis. Kristoren Imitazio eta Munduaren desprezioa. Tolosa 1887.

        —Peru Abarka. Gipuzkerara moldatua.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Euskal Herrian azaldu diren itzultzaileetarik onenetakoa. Itzulpenak ditu bere lan guztiak. Lan oparo eta gozoa. Erlijio-gaiak erabili zituen gehienik. Itzultzaile bezala ona eta zehatza da. Hizkera aparta du, ugaria, herrikoia.

 

Bilaketa