literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

JEAN P. DUVOISIN (1810 - 1891)

 

        BIZITZA

        Ainhoan jaio zen. Baina haurtzaroa Ezpeletan igaro zuen. Apaizgai izan zen. Apaizgaitegian sortzen zaio geografia, historia eta literaturarako zaletasuna. Hogei urtetan apaizgaitegia uzten du, eta aduanan sartzen da langile, bere aita zenaren lanbidean. Lanbide horretan kapitain izatera iritsiko da.

        Gaztetandik hasia zen idazten. Baina Bonaparte printzearekin harremanetan hasiz gero, urte bi barru, aduana utzi eta erabat idazlanari ekin zion, Bonapartek agindutako lanak idazten.

 

        IDAZLANA

        Garrantzizkoenak bakarrik aipatuko ditugu.

        —Liburu ederra. 1856an Kardaberaz-en liburu bat lapurteraz emana. Hordago publikapenak: Euskal klasikoak 13. Donostia 1978

        —Bible edo Testament zahar eta berria. Duvoisin kapitainak latinezko Bulgatatik Lehenbiziko aldizko Laphurdiko eskarara itzulia. Luis Luziano Bonaparte Printzeak argitara emana. 1859-1865 bitartean Londresen argitara emana. Euskaraz argitara emaniko lehen bibli osoa (Kontuan har, Uriarte-rena ez zela osorik publikatu).

        —Laborantzako liburua. Baiona 1858. Bere libururik onena hauxe du. Hordago publikapenak: Euskal Klasikoak 13. Donostia 1978.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Bakartzale eta intelektual horietakoa zen, eta gai askotan ongi prestatua zegoen. Langile amorratua zenez, obra handi bat utzi zigun euskal hizkuntza, historia eta literatur gaietan. Kritiko jakintsu eta zorrotza zen; horregatik, haren lana, handia ez-ezik baliosoa ere gertatzen da. Lan intelektualei erabat lotzeko, asko lagundu zion L. Bonapartek. Zoritxarrez utzi zuen lanaren zati handi bat argitaratu gabe dago.

        Euskaraz egin zuen lanik handiena, itzulpenetan egin zuen. Baina, ba dugu berak erabat sorturiko lan eder bat, bere lan klasikoa, literatur aldetik aipagarriena dena: Laborantzako liburua. Gaia, garaiko nekazarien lanabes, teknika eta uztak ezagutzeko oso interesgarria du. Aita-seme arteko elkarrizketa da. Idaztankera zorrotza eta fina du. Hizkera natural, samur eta txukunean egina. Oso herrikoi gertatzen da.

 

Bilaketa