literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

PIARRES LARZABAL (1915)

 

        BIZITZA

        Azkainen (Lapurdin) jaioa. Orain Sokoa herrian apaiz. Abertzale errefujiatuen edo aterbetuen laguntzaile. Euskaltzaindikoa.

 

        IDAZLANA

        Egile oso ugaria antzerki-lanetan: ehunen bat obraren egile. Besteak beste, hauek dira ezagunenak:

        —Bordaxuri (1962). Galeretan hil zen bertsolariaz.

        —Hiru ziren (1962). Emigrazioaz.

        —Herriko bozak (1962).

        —Senperen gertatua (1964).

        —Hila esposatu (1965)

        —Matalaz (1968). XVII. mendean frantses zentralismoaren aurka burrukatu zen apaiz zuberoarraz. Bere obrarik interesgarriena.

        —Orreaga (1964). Pastorala.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Epe honetako autorerik osoena eta ugariena dugu Larzabal. Ugaria baldin bada ere, ba daki bere lanak ongi lantzen. Lartzabalen antzerkiak, aldi berean, herrikoia eta landua izatearen meritua du, eta jende ikasiak nahiz arruntak ongi sentitzen dira honen lanen aurrean. Gairik arruntenak erabiliz ere, ondo biribiltzen ditu, antzezlari bakoitzaren eginbeharra funtsez betez. Gehienean euskal arazoei lotua dabil; gure artean dabiltzan eztabaidak jorratzen ditu. Behar bada honen lanik interesgarrienak eta lortuenak gai historikoetan oinarritzen dira; Matalaz eta Bordaxuri lekuko.

        Pastoralak, euskal teatro-molde zaharrak, gaurkotzen ere saiatu da.

 

Bilaketa