literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

MIKEL LASA (1938)

 

        BIZITZA

        Jaiotzez donostiarra; baina Getarian igaro zuen bere gazte-denbora. Filosofi eta Teologi estudioak Salamankan egin ondoren, zientzi ekonomikoak estudiatu zituen.

 

        IDAZLANA

        —Mikel Lasa eta Amaia Lasaren Poema Bilduma: Irakur Sail. Donostia 1971.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Honela dio Ibon Sarasolak Mikel Lasaren poesiari buruz: «Post modernista lehen poemetan, epikoago azkenetan, haren poetatzaren dohain nagusia frasean datza, sintaxisaren lege elementalenak maisuki hautsirik lortzen duen bizitasun autonomo eta ritmo uhaintsuan...» [70].

        Mikel Lasa, gutxi idatzi badigu ere, bere laburrean euskal poetarik onenetakoa dugu. Lasaren poesiaren pertsonaia ez da kokatzen Arestirena bezala gizarte konprometituan, baizik eta gizon bakoitzaren problematikaren inguruan dabil, gizon desustraituaren gataskaren inguruan dabil: gizonaren bakardadea, ezereztasuna, maitasun-nahia eta eza, bizitzaren tristura...

        Mikel Lasak ez du herri-tradiziozko joerarik, baina erdal poesia landuaren kideko dugu. Mirande bezala Europako aurrerazaleen poesia berriari irekia da. Poesi dotorea du, expresakera berria eta muin eskurakaitzekoa. J. Azurmendik dioenez «miniaturisten perfekzio» bidean dabil [71].

        Sinbolismo berri eta aberatsa: itsasoa, argia, iluna, gaua eta abar, sentsibilitate sakonez lagundua. Batez ere itsasoaren sinbolismoa nabarmentzen da autore honengan.

 

Bilaketa