literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren historia»
Ibon Sarasola

Lur, 1971

 

        Txillardegiren 1955-1960 periodoko bi nobelak ere aldaketa berberaren espilu dira. Leturiaren problematika, zein baita aukera beharraren larritasuna, eta Perurena, «iragokortasunaren oinazea», zeharo arrotz zaio problematikarik ez duen aurreko nobelagintzari. «Peru Leartza'ko»-k, ez du gertaleku beharrezkorik, berdin lizateke Euskal Herrian nahiz edonon, eta «Leturiaren egunkari ezkutua»-ko Euskal Herria ez dago aurreko nobeletan bezala, haiei beharrezko zaion giro berezi batez kargaturik. Hildo berean, zeren bekatuak sentidurik ez baitu haietako pertsonaientzat, esan daiteke Txillardegiren nobelak inmoral direla, edo hobeki, Leturia eta Peruren moraltasuna aurreko nobelagintza hezurmamitzen zuen moralaz bestelakoa dela.

 

Bilaketa