literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002

 

        Betiere esparru erlijiosoaren barnean ibilia, Daskonagerreren eleberriaren frantses bertsioa agertu zen urte berean argitaratu zuen Frantzisko Lapitzek (1832-1905) bere Bi saindu hescualdunen bizia. Arizkunen jaioa, Larresoroko apaizgaitegian egin zituen lehen ikasketak eta gero Baionako seminario handian teologiakoak. Bederatzi urtez izan zen Baigorrin parroko Ameriketara joan baino lehen. Montevideo aldean aurrena eta Buenos Airesen gero, bertako euskaldunen artzain gisa aritu zen hango elizan. Hego Ameriketan bukatuko zituen bere egunak.

        Lapitz ere Abadiaren sariketetan aritua zen, 1862an saria ez baina lehen aipamena jaso zuelarik «Oderik, edo Aita-Sainduaren soldadoa» izeneko poemarekin (hiru puntuko ertaina edo, Hegoladeko izendapenaren arabera, sei bertso-lerroko ertaina, hots, 8/7a).

        Interesgarria narratibaren ikuspuntutik, Loiolako san Iñazioren eta Xabierko san Frantziskoren bizitza eredugarrien berri ematen du arizkundarrak Bi saindu hescualdunen bizia liburuan.

        Egituraketa kuasiteatralak, hariak eskatu denbora eta leku aldaketetarako malgutasunak, pertsonaien deskribapen zehatz-errazak, estilo labur-arinak... euskal literaturak egundaino ezagutzen ez zuen eredu narratiboa inauguratzen zuten euskal letren arloan. Izan ere, gertakari historikoen eta pasarte kronologikoki ondozkatu batzuen artikulazioari esker, ongiro betetzen da estreinakoz kontaketa luzearen egituraketa. Esan liteke, bada, nobelatua izan nahi duen narrazio historiko baten atal desberdinen aurrean dagoela euskal irakurlea lehendabizikoz.

 

Bilaketa