literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002

 

        Kontrastean, errepublikazalea zen Jan Batiz Otsalde mugazaina (1814-1897). Moulier «Otsobi» apaiz herrikideak egindako soslai biografikoaren bidez da ezaguna, bere burua kantugile gisa definitzen zuen bidarraitar honen ospea ez zen jendaurreko ekitaldietan jarritako bertsoekin agortu. Abadiaren sariketetara hainbat lantxo aurkeztu zuen eta baita sariren bat irabazi ere. Ezagunagoa Etxahunekin mintzo bailitzen hamarreko txikian paratu zuen «Agur, adiskidia, Jinkoak egun hun» izenekoagatik, ez du falta toberetako kanturik ez eta autobiografikorik (»Lurreko ene bizia») edota bederatzi puntuko «Zahar gazten arteko parabola» bezalako piezatxo hunkigarririk ere («Atsegin batendako franko arrengura/Miseria kantatuz bizi niz ardura»). Urugayra egin zuen ibilaldian, hurrengo urteeetan Pedro Mari Otañorekin batera (1857-1910) diasporako bertsogile eta poeta gogoangarrienetakoa izango zena suertatu zitzaion anfitrioi: Jose Mendiaga hazpandarra (1845-1937), Zazpiak bat. Eskualdun kantuak arrakastatsuaren egilea (Buenos Aires, 1900).

 

Bilaketa