literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002

 

        Aipatuak izan dira dagoeneko beste jite batekoak ziren aldizkari euskaltzaleak (Revista Euskara, Euskal-Erria...) eta ez ditugu hemen nabarmenduko mendearen amaieran eta batez ere Aranaren eta haren jarraitzaileen eskutik, agertu bezain erraz desagertu ohi ziren aldizkari politikoak.

        Dena dela, euskal aldizkarietako prosalari gehienek ez zuten kontakizunen eta ipuin laburren esparrua gainditu. Ildo horretan, P. M. Urruzuno (1844-1923) apaiz elgoibartarrak eskaintzen du idazle-tipo horren adibiderik gardenena. Erlijiozko arloan pare bat itzulpenen jabe, pasadizoen kontaketara mugatu zuen bere ekarpena. Hartaz gainera, ipuin herrikoi eta moralizante haiek ez ziren oso berandura arte argitaratu liburu gisa.

        Baina, guztiarekin ere, ez zen salbuespenik gabe geratu prosa xumearen erresuma hura, euskarazko aldizkarien orrialdeetan trebatutako idazle bat suertatu baitzen euskal nobelagintzaren sorreraren ospea eta zama eramango zituena.

 

Bilaketa