literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura'ren atze edo edesti laburra»
Orixe

Euskal-Esnalea, 1927

 

        Mogel

        Bizkaia'n ez ezik Euskalerria'n argitara den libururik ederrenetakoa da Peru Abarka (1881). Euskal-biziera gai artu zuen, eta orregatik zaigu zalegarriago. Peru nekazari, eskolagabea, euskeraz besterik eztakiena, Maisu Juan sendagilearekin ariarazten du. Peru ederki bezain Maisu Juan gaizki mintzatzen da. Gure Basarteko Irakasleak erakusten dizkio Maisu Juan'i ta guri ola, errota, eundegi, ardandegi ta gainerako lantegietan eta bildegietan diren gauzak eta itzak. Esaera, oikuntza, neurtitz, atsotitz eta olakoak edertzen dute liburu au. Atzenean eratxiki ditu latiñeko itzulpen batzuk: Curtius, Salustius, T. Livius, Cicero, ez ditu oso motel ari euskeraz. Izkera apaina, bizia, etorria, ugarria ta egokia du.

 

Bilaketa