literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura'ren atze edo edesti laburra»
Orixe

Euskal-Esnalea, 1927

 

        Iztueta

Gipuzkoako dantzak ainbesteko balioa ba dute (1824) alegin edo oldar bizkorra adiarazten baitute euskera jakin-gaietara ere edatzeko. Etxeberri'ren urrena ez du gutxi egin Iztueta'k. Dantza orien antz-egitea edo deskriptioa ez da gauza erreza, ta argatik euskera gogor-antza du batzu-batzutan; berak asmatu-itzak ere bai usu-samar; bai aspaldi-itzak ere, Axular eta beste euskaldunengandik artuak. Gipuzkoako Kondaira (1847), bere zartzaroan egina, idaztankeraz ixurberagoa da ta apain askia. Au ere jakin-gaietaz den ezkeroz, gogoangarria da euskal-literaturan, eta gai ontan aurren-lana, nik dakidanaz. Itz eta esaera ugari bildu ditezke an emen. Euskalerria barne-barnetik maite zuela ikusi dezazuke. Biotzaldi beroekiko gizona, irakurlea ere beroazten duena da. Irurogeita emezortzi urte zituen azken- lan ontan ari zelarik; baino biotza gazte zedukan ala ere. Euskalerria'k bere mendi, ibia, zuaitz, iturri, eize, arrain eta abar-ekin; Euskaldunak bere erlijio, oikuntza, lan, josteta, gizon gogoangarrien egite ospetsuekin, gai zabala eman zioten.

        Neurtitzetan ere ari izan zen Iztueta. Garai artan eta aurretik ere ez da ageri Gipuzkoa'n biotzez ua adinekorik Bilintx'en egunetaraino. Gure poeten neurtitzak or dabiltza birri-barra niora bildu gabe, ta ez da errez edozeinek irakurri izaitea. Iztueta'renik Kontzezi'ri egin ziona bederen ezagutzen bide duzu: «Maite bat maitatzen det maitagarria». Biozmin barnea du bere emazte-gaiari egindako poesi onetan. Poeta gaia zen inolaz ere Iztueta, bere burua lantzeko bidea izan balu.

 

Bilaketa