literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura'ren atze edo edesti laburra»
Orixe

Euskal-Esnalea, 1927

 

        Mendiburu

        Euskal-idazlerik oberena au uste dute zenbaitek eta Cicero euskalduna izena ipini diote. Axular'en ondo-ondoan beintzat tokia merezi du. Euskera garbiagoa du Oyartzuarrak Urdazubiarrak baino; ez orde ugariagoa. Jesusen Biotzaren debozioa (1747) Aita Croisset'ek prantsesez egindakotik egoki zigun euskerara; ez itzuli. Au da Mendiburu'ren libururik bikainena idaztankeraz eta euskalkiz. Eman zizkigun gainera beste iru liburutan Otoitz-gaiak (1759) ikaskizunez eta azkuz beteagoak. Orkaiztegi zenari esker, gaur irakurri dezazkegu euskaldunak erraz. Irakurgaiak, bi liburu, oraindio argitara gabe daude, ondikoz! Euskeraren garbitzen orainotsu ez da Mendiburu'k adina alegin duenik. Urrena, biotzez ari da, ta maitagarri agertzen du bere burua; Jainkotiarra ta sutsua, duzu; idaztankera berdin-antza du beti. Irakurgai orien begira gaude; eztakigu noiz argitarako diren.

 

Bilaketa