literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura VI»
Santi Onaindia

Etor, 1990

 

36.— Agustin Zubikarai Bedialauneta

(1914-....)

 

        Ondarroa'n jaio zan 1914-11-1'an. Ikastaroak: Ondarroa, Saturraran eta Donostia'n. Zornotza'ko «Jaungoiko-Zale» aldizkaria, 1932'an, «Ekin»-en aldatzerakoan, an sartu zan lanean. Gudatean, «Euzkadi»-n eta 1937'ko Urteberri egunean «Eguna» sortu zanean, ango izparkari buru.

        Bilbo galdu ondoren, «Aralar» batalloian ibilli zan Santander eta Asturias'en. Laredo'ko makurpenean baituta geratu ta Castro, Aranda de Duero ta Miranda'ko baituen zelaietan egon ondoren, Guadalajara'n ibilli zan «64 Langille Batalloian». Andik Donostia'ko espetxera eta gero 1939-1-4'an, beste zortzi izparkariekin batean, kanjeatua izan zan eta mugaz beste aldera bialdua. Tarbes eta Lannemezan'en lanean jardunda gero alemanak an sartzean, etxerako baimena eskatu zuen, baiña bidean zetorrela Kataluña'ko Figueras'ko «fuertean» sartu zuten eta andik Gibraltar aurrera bialdu, barriro lanera.

        1941'an etxeratu ta urrengo urtean ezkondu zan, Ea'ko Maria Erkiaga'gaz. Ezkontza onetatik sei seme-alaba euki zituen. 1941'tik 1980'rarte arrain fabrika bateko kontularitzan euki zuen ogibidea, Motriku'n. 1940'an Ondarroa'ko Kultur Etxeko zuzendari aukeratu zuten. Euskal kutsua sartu nai izan dio bere ardura orreri, euskal liburuak, itzaldiak eta jobideak ugarituz. Euskaltzaindiko urgazlea. Eta Euskerazaintzakoa.

        Beti jokatu du euskerari emana. Gerra orduko eta ondoren, ainbat aldizkaritan izan da lankide, «Boga-Boga» ondarrutar aldizkarian batez ere. Gaur Bilbo'ko «Deia»-an ari da atertu barik. Guda aurretik «Arteta», «Gurutz», «Likona», «Kutuntxu de Artibai» eta abarrez ezkutatzen zuen idatzietan bere izena; gerora «Itxasertz», «Zutarra», «Ondarzubi», «Obaiondo» ta beste batzuk erabilli ditu.

 

        EUSKAL IDAZLE.— Idazle ugaria, errrikoi ta lau darabil luma; esaera zarrak guzurrik ez, egia dalako-edo, oparo sartu oi ditu bere idazlanetan euskal supitu, esakun eta atsotitzak. Kontuak, teatrua, eleberria, olerkia, kondaira ta abar landu dizkigu. Emen, bera, bost sailletan banatuko ditugu Zubikarai'ren lanak:

        I. Kondaira. 1) Motriko (1968). Gipuzkoa'ko Aurrezki Kutxaren saria. Erdera; 2) Ondarroa (1972). Euskeraz eta erderaz. Junta de Cultura de Vizcaya'k saritua; 3) Luma izkillutzat. Gure gerrateko oroitzak; 4) Ondarroa'ko Abizenak. 1550'tik 1900 bitartekoak. Euren jatorria; 5) Azkue'ri jarraitzen. Bere iztegiari, Ondarroa'ko begiz eta itxas-itzen bidez jarraitzen.

        II. Antzerkia.

        1) Aberriagaz bixi (1934). «Euzkadi» egunkarian.

        2) Illobearen indarra (1935). «Euzkadi» egunkarian.

        3) Itxas lapurrak (1936). «Euzkadi» egunkarian.

        4) Umetako kezkak.

        5) Itxasertzeko Itsu-mutilla.

        6) Itxasora (1945). Biarritz'en saritua.

        7) Aingira kumak. «Egan»-en argitaratua.

        8) Seaska inguruan. «Egan»-en dator. 1956'an Donostia'n saritua.

        9) Jaunaren Bidetan (1959). «Egan»-en dator. Altuna'tar Jose Mari'ren muskeaz.

        10) Kresaletan, Gregorio Solabarrieta'ren muskeaz.

        11) Mariñelak, Altuna'tar Jose Mari'ren muskeaz.

        12) Loiola'ko Semea.

        13) Ni naz kapitan piloto.

        14) Iru alaba. 1963 urteko Toribio Altzaga Saria irabazia, eta «Euskera»-n argitaratua.

        15) Gizon on eta andre erre. 1967'ko Toribio Altzaga Saria.

        16) Bizi garratza. 1967'ko Gipuzkoa sarietan aipamena.

        17) Larrunpean. 1968'ko Gipuzkoa Saria. «Egan»en dator.

        18) Errekonduan. 1969'ko Gipuzkoa Saria.

        19) Mendu zaarrak. 1969'ko T. Altzaga Saria.

        20) H. Opokoa H.

        21) Kirritirrika.

        22) Gernika Aritz aurrean.

        23) Zurrukutun.

        24) Baserriari agur.

        25) Saliña-saliña.

        26) Zimur zimelak eta beste batzuk. Baita Kirikiño'ren «Atxuriko Milagrua» eta Urruzuno'ren ipuiñetatik «Urruzuno'ren umorez» antzerkirako moldatuak.

 

        III. Olertia.

        1) Urbasatik kantuz. 1967'an Sangotza'ko Lore Jokoetan bigarren saria.

        2) Naparroako bideetan. 1968'an Sangotza'ko Lore Jokoetan leen-saria.

        3) 1977'an, «Lauaxeta» sarietan aipamenak.

        4) beste batzuk, «Olerti»-n agertuak eta agertzeke.

 

        IV Eleberri.

        1) Pinuetako madalenak. 1965'ko Gipuzkoa Saria.

        2) Laiñoak Mundaka'n. 1979'an, Etxeita Saria, Mundaka'n.

        3) Mundaka, 1979'an, Etxeita sarietan aipana.

        4) Anton Guzurretxe, (Bilbo, 1979). «Txomin Agirre» saria.

        5) Ira usaiña (l980). «Etxeita» saria.

        6) Zaldupeko Txikiena.

        7) Indar barriak.

        8) Baledenporak (1978).

        Euskeraz jarriak:

        1) Mixiolari Agurgarriak. Biktor San Migel'en «Kerala Adios».

        2) Gaztelugatxa. Delmas'en «San Juan de Gaztelugache».

 

        V. Kontakizunak eta Ipuiñak:

        1) Esan eta esango. 1978'ko «Azkue» saria.

        2) Gure ibillerak. 1974'ko «Karmel» saria.

        3) Donosti, Bilbo, Larrea, Bermeo, Ondarroa, Euba eta abarretan saritutako ipuiñak. Lanok dirala-ta, berak onan: «Militarrak galoiak artzeko lez, batzuk aztuta ta besteak puztuta. Geroak urtuko dau bitsa».

 

        VI. Azken liburuak: 1) Bizitzako urratsak (l981); 2) Gure inguruak (1982). 125 euskal errietako jakingarri ta ikuspegiak. Leendik artikulu bezela aldizkarietan argitara emandako lanakin osaturiko liburu mardula.

        Bego emen, azkenez, «Euskal Idazleak bizkaieraz» datorrena: «Beargin itzela gure ondarrutar au, gaztetarik asi eta gaur arteinoko guztian euskal literaturaren alorrik geientsuenak landu dituana, Ondarruko kresal-usaineko izkera bizi, errikoi, labur eta koipetsuz. Gure idazlerik ugarienetarikoa, bizkaieraren barrutian gorengo maillakoen artekoa» (244 orr.).

 

        (Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, 173 orr.; M. Zarate, Bizkaiko Euskal Idazleak, 262 orr.; J. Bilbao, Bibliografia, VIII, 360 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 240 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia, 225 orr.; K. Etxenagusia, Euskal Idazleak bizkaieraz, 244 orr.).

 

Bilaketa